2013/08/15

INDEPENDENTZIAREN EGUNA - ABUZTUAK 15

INDEPENDENTZIAREN  EGUNA - ABUZTUAK 15

Nafarroaren edota Euskalherriaren independentziak, bere historia osoan zehar, badauka giltzarri-egun bat, eta berau da, dudarik gabe, 778. urteko abuztuaren 15a.

Egun horretan, nafarrek edota euskaldunek konkistatzaile frankoengandik askatzea lortu zuten –frankoek beraiek aitortzen dute–, bere errege Karlomagnoren gidaritzapean, nazioaren ama eta hiriburu den Iruña-Pamplona suntsitu zutenak. Euskaldunon garaipen honek ahalbideratu zuen independentzia zortzi mendetan baino gehiagotan, 1620. urtera arte hain zuzen ere.

Data hartan gertatutakoari esker, nafar Estatu independentearen existentzia gotorki sendotu zen, europar nazioen kontzertuan. Guzti hartan garrantzitsuena gizarte desberdindu, plural eta kultura anitzeko baten organizazio egituratzailea izan zen, bere sistema juridikoaren jabe, zeinen ordenamendu arautzaile eta hizkuntzazkoa garatu baitzen berezko Estatu eta hizkuntza antolatuz eta batuz, Nafarroa eta Euskara (nafarrera).

Independentzia 1200., 1453., 1512., 1620.,… urteetatik aurrera lapurtu digute, amaitzen ez den etengabeko konkista iraunkorraren bitartez, menderakuntza, zatiketa, ukazio eta dominazioa jasanez. Horregatik gogoratu behar dugu abuztuaren 15a dela, beste egun guztien gainetik, independentziaren, askatasunaren, aberriaren eta nazioaren eguna.

Orreagatik independentziarat