2014/01/04

XII. mendera arte euskaldunak burujaubeak ziran

XII. mendera arte euskaldunak burujaubeak ziran
Aitzol Altuna Enzunza, Galdakao-Nabarra
Erredakzinoa

Baskoien eta euskeraz mintzatzen ziran beste tribuen historia eta Nabarrako erresumarena kontau eban Aitzol Altuna historiazale galdakaoztarrak Lemoako Karabie Gaztetxean abenduaren 23an emondako berbaldian. Euskal­dunon estadua Nabarra dala, XII. mendera arte euskaldunak euren buruaren jaube izan zirala eta Na­barrako erresuma euskaldunen estadua zala defendatu eban ber­tan. Euskerarik ez, estadu barik

XI. mendean Nabarrako erresuma zan Euskal Herria. Altunaren ere­txian, estadu propioak mantenidu egiten dau hizkuntzea eta gazte­lauak lurrak konkistau ahala, eus­kerea galtzean joan zan bertan. "Geure buruaren jaube izanda, euskereak badauka etorkizunik. Gaur egun be, munduan, estadu bako hizkuntzak txarto dagoz eta estadua daukienak sendo" esan eban. Adibide moduan aitatu zi­tuan, liturgian baino geratzen ez zan hebraierea, Israel estadua sor­tu zan arte; edo latina, desager­tuta dagoan hizkuntzea, Vatikano estaduan izan ezik. Nabarran be Foruak galdu ziranean, euskerea galtzean joan zala esan eban.

Foruak: Nabarrako estadua­ren legea

Foruak euskereak berak baino ge­hiago gordetzen dabela euskaldu­non izakerea esan eban Altunak. Foruak Nabarrako estaduaren legeak ziran, piriniar eskubidea. "Foruak lege consuetudinarioak dira, hau da, ohituran oinarritzen diranak. Behetik gora sortutakoak, eta ez goitik behera". Honek potentzialidade politiko handia dauka gaur egun "herriak kontro­lau behar daualako estadua eta ez estaduak herria".

Hizlariaren arabera, Foruak, lur komunalak eta auzolana dira euskal idiosinkrasiaren elementu osagarriak, herria edo kolekti­bidadean oinarritzen da berau eta. Pirinioar eskubide honek ekarpen batzuk egin zituan, gaur egun ondino bizirik dirauenak. Holan auzo batzar edo kofradien bidezko funtzionamentua dauka­gu Zeanurin eta Diman; Habeas Corpus edo epailearen aurrera eroan beharra be antxinako lege honeetatik dator. Ez zan torturea onartzen eta etxe eta eleizetara ezin zan polizia sartu.

Foruak defendatzearren altxau zan herriko jentea askotan his­torian zehar. Eta horregaitik egin eben burrukan karlistak. Bilbo eta Donostia uriburuak kenduta, karlistak izan zirala nagusi Bizkaia eta Nabarrako lurraldeetan esan eban Altunak.

Arratia Nabarrako merindade

XIX. mendera arteko mapetan, Nabarra izenagaz, edota Bizkaia sartaldeko eremua eta Nabarra gainontzekoagaz izentatzen da gaur egun Euskal Herria legez ezagutzen dogun lurra.

X. mendearen amaieran, Biz-kaiak baeukan itxura adminis­tratiboa, Altunaren esanetan. Eta Bizkaia nuklear haretan lau merindade egoazan: Busturia, Uribe, Markina eta Arratia. XVI. mendean, Bediak eta Lemoak bat egin eta beste merindade bat sortu eben.

Pedro Perez de Abendañok Igo­rreko Urkizu torrea ereigi eban XI. mendearen azken aldera. Eta Arra­tiaren "nabarrotasunaren" beste lekukoa San Migeleri kultoa da, Al­tunaren eretxian. Izan be, Aralarko San Migel da Nabarrako zaintzailea eta "Arratia da Bizkaian San Migel ermita gehien" daukan eskualdea.