2014/07/12

2014ko hitzaldi zikloa, prest!


Egun gutxi barru abiatuko da 2014ko hitzaldi zikloa. Orotara, sei hitzordu finkatu ditugu atzoko baskoien lurretan: Aezkoan, Auritzen, Erroibarren eta Orreagan. 778ko gatazka ardatz hartuta, eskaintza anitza izanen da, hala nola egitasmoen aurkezpena, bisita gidatuak edota liburuen aurkezpena.

Aurtengo edizioa martxan jartzeaz arduratuko da “Enneco: haritzaren memoria”. Nafarroa BizirikFundazioko lagunak Euskal Herriko bihotzean (Etxarri-Arantz) auzolanean eraikitzen ari diren interpretazio guneaz mintzatuko dira. Hitzordua Aurizko Kultur Etxean izanen da, hilaren 18an, arratsaldeko 20:00etan.

Historia eta Pirinioak lantzen ditugunean, ezin dugu alde batean utzi Aurizberriko semeJuan Mari Martinez Txoperena. Egun erromatarrek utzi dizkiguten aztarnak aztertzen dabil, eta gure iraganari buruz suerta dakiguken edozein zalantza argitzeko prest dugu beti. Historia afizio, Orreagako gatazkak zonaldean izan zuen eraginaz hitz eginen du bi egunetan: uztailaren 26an, arratsaldeko 19:00etan, Aurizberrineta abuztuaren 2an, arratsaldeko 19:30ean, Erroko elkartean.

Zonaldean historia gaiak lantzen jardun den laguna dugu Eneko Del Castillo. Ikasturte honetan, hamabostean behin egin ditu bere kolaborazioak Irati Irratian, eta, hori dela eta, 2014ko hitzaldi ziklora gonbidatu nahi izan dugu. Iraganeko gertakariak ditu zaletasun, eta oso lan interesgarriak egiten ditu nor garen, zer garen eta nora goazen galderei erantzun ahal izateko. Horiek horrela, gure historia mapa bidez kontatuko digu. Hitzordua:uztailaren 31ean, arratsaldeko 19:30ean, Aezkoako Etxean (Ariben).

Literatura eta baskoien historia uztartuz, Patxi Zabaleta dugu idazlerik ezagunenetako bat. Bere bibliografi oparoan Eneko Aritzaren hilobia eta Errolanen harria eleberriak azpimarra daitezke. Hala, bi liburuez mintzatuko da, baita baskoien herrian eta Nafarroako erresumaren lehen hastapenez ere. Modu honetan, tribu izatetik Europako estatu independente izatera eman genituen pausuak gertutik ezagutuko ditugu. Hitzordua abuztuaren 9an izanen da, arratsaldeko 20:00etan, Etxabarrengoan(Garralda), eta ondoren afaria izanen dugu.

Azkenik, eta hitzaldi zikloan landutako borobiltzeko, Orreagako gertakarieneszenatokia gertutik ezagutzeko aukera izanen dugu, Iparraldetik haize freskoa ekarri digun lagunaren eskutik: Basile Ibañez. Hitzordua abuztuaren 14an izanen da, goizeko 10:00etan, Orreagan.