Markina 
eta Durangaldea nafarron estatuaren alde
 Ximun Bolinaga , empresa Nabarralde, S.L.
Azaroaren 2ko Hitza kazetan, Berriak argitaratzen duen Bizkaiko Hitza 
berripaperean hain zuzen ere, Anboto historialariak zenbait gauza aipatu ditu 
Nafarroaz, kritikagarriak direnak. Lehenengo eta behin, azken bolada honetan 
Nafarroari buruz esandakoak gehienetan garai hartako errealitatetik kanpo 
idatzikoak direla baieztatzen du historialariak. Horretarako aipatzen du 
Zabaltza nazionalista espainiarrak eta beste batzuek aipatzen dutena, hau da, 
herritarrek euskaraz egin arren, Nafarroako gorteak ez zuela euskara erabiltzen 
eta feudalismo garaia zela. Eta nik erantzun egiten diot Jon Irazabal 
historialariari garai hartako Espainiar Inperioko bi erresumetan (Gaztela eta 
Aragoa) ea euskaraz egiten ote zuten (Gorteetan eta Nafarroatik kanpoko 
herrietan), eta are gehiago ea oraingo politikari euskaldun askok zergatik 
egiten duten gaztelania hutsean herritarren aurrean egiten dutenean nahiz eta 
euskaldunak izan. Horrek ez du ezer adierazten, eta gainera bistakoa da nafar 
estatuko gorteetako gehienak euskaldunak zirela orain 500 urte. Erromantzea 
zerabiltela esateak ez dauka zerikusirik gure arbasoen Estatuaren alde edo 
kontra egitearekin, ezbada ikuspuntu nazionalista itsutik. Agian Ipar Nafarroako 
gaskoinera ez da baskoien hizkuntza Anbotoren ustez! Suposatzen dut Anboto 
jaunak Gaskuñako herritarrak atzerritartzat jotzen dituela frantsestzat joz. 
Nafarzaleek ezin dute hori sekula onartu, kolonizazioaren ondorioz esaten 
delako. Nafarrak eta euskaldunak Bordeletik Atapuercarainoko lurraldeetan bizi 
izandakoak dira eta eskualde batzuk konkistatuak izan badira, hori salatu egin 
behar da. Espainiarrek bezala, batzuek ondotxo irentsi dute zuzenbide 
erromotarra, eta ezgauza dira estatua eta hizkuntza edo nazioa bereizteko. Gure 
artean ijitoak edo buhameak ere bizi izan dira eta nahiz eta euskaldunak izan, 
estatu baten herritarrak izango ziren, ezta? Ijito nafarrak ere eduki ditugu 
gure lurretan, gotoak. bisigotoak, akitanoak edo espainiarrak izan diren bezala. 
Baina batzuk ez dira etorri ideia inperialistak hedatzeko, baizik eta 
ekonomikoki nola edo hala bizitzeko lur emankor hauetan. Politikariek euskaraz 
egin ala ez, beste kontu bat da. Benetakoa kontua, euskaldunon estatua zein zen 
garai hartan eta lehenago 1200. urtean ere, garai haietan konkistatu zituelako 
Gaztelak Mendebaldeko hainbat lurralde: Laredoaldea, Enkarterriak, Uribe 
eskualdea.. Baina ez Durangoaldea, durangarrek eta markinarrek erresistentzia 
erakutsi zutelako geroago hainbat ganboarrek egin bezala. Zail egiten zaie 
historialari batzuei Markina mugako hiria izan zela gogoraraztea, edota 
probintzien eta departamentuen banaketa administratiboa kolonizazio prozesuaren 
ondorioa dela onartzea.
Jakin badakigu, Anboto jauna, Inazio Loiolakoa eta oinaztarrak beti izan 
direla Gaztela eta Espainiar Inperioaren aldekoak, sarritan erlijio katolikoa 
munduan zehar zabaltzearren beren arbasoen hizkuntzari uko egiteraino helduz. 
Jakin badakigu Nafarroako Mendebaldeko tropa inperialistak egon zirela Aragoako 
errege Fernando Gezurtiaren zerbitzupean anaia euskaldunen estatua inbaditzen. 
Hori guztia jakin dugu, eta ez Bizkaiko historialari oinaztarrei esker, baizik 
eta Nafarroa Osoaren oinarri estatalak kronika liburuetara eraman dituzten 
historialari onestei esker.
Seguraski, jakingo du Anboto jaunak 1200 urte inguruan galdu zituela Estatu 
nafarrak Mendebaldeko aran eta eskualdeak. Anboto jaunak ere jakingo du Markina, 
Durangaldea edo Enkarterriak ondotxo bizi izan zirela bizkaitar izan barik, 
tenentzia nafarrek babesturik, garai hartan Bizkaia Gernika aldeko eskualdea 
baino ez zelako, denboraren poderioz batzuek Nerbioitik Debarainoko lurraldeari 
deituz. Errioxarekin geratu den bezala, inperioak eta inperio horren aldekoek 
erakutsi digute kolonizatuen buruan eskualdeen hedadurak zabalduz lortzen dela 
erreferentzia estatala ahaztea eta erakunde administratibo berriak sortzea. 
Bistan da historialari batzuei ez zaiela interesatu Bizkaia zer zen antzina, 
edota azaltzea nola eskualde txiki baten izena erabili ahal den erakunde 
administratibo berriak sortzeko errege edo estatu arrotzek aginduta. Bistan da, 
egungo Bizkaian bi deretxo edo zuzenbide mota ditugula (nafarra edo forala eta 
gaztelaua, nire aitite-amamek esaten zuten lez), bi ikuskera (euskaldunon lege 
eta erakundeen aldekoa eta kanpoko erakundeei lehentasuna ematen dietenena), 
orain ere antzina bezala, oinaztarrak eta ganboarrak daude. Oraindino bizirik 
dago Markina Estatu nafarraren marka edo mugako hiria izan zela gogoratzen 
duteneko seinalea. Tamalez horrela da, mende askotako konkista pairatuz joan 
garelako euskaldunok. VIII. mendean lortu zuten euskaldunek estatu europarra 
sortzea, Espainia existitu baino 700 urte lehenago, eta hori kendu egin digute 
oroimenetik.
Beste kritika bat egiten du Anboto jaunak nafarzaleoi, hain zuzen garai 
hartako feudalismoa agerian utziz, errege eta herritarren arteko haustura. 
Tamalez, Anbotok, antza, ez du inoiz entzun nafarron estatuaren arau edo 
ohitura: “legeak beti lehenago, erregeak baino”. Edo again ez diote inoiz 
kontatu nafarron zuzenbidea egungo demokraziaren aintzindaria dela, edota Estatu 
nafarraren garaian tenente edo gobernadoreen karguak aldakorrak zirela eta ezin 
zitzaiela seme-alabei utzi, estatu feudaletan egiten zen lez. Horren eraginez 
hain zuzen, galdu zituen Estatu nafarrak mendebaldeko hainbat eskualde Lopez de 
Haro traidoreari esker. Feudalismoa arrotzek ekarri zuten, Anboto jauna, ez 
Estatu nafarra osatzen zuten euskaldunek. Guk Esteban de Garibay traidorearen 
historia jasotzeaz gain, euskaldunen estatuaren alde egin zuten Jatsu 
Azpilikuetak (Xabierko San Frantzisko-ren familia), Peru Nafarroak eta beste 
hainbat ganboarrek egindakoaren ereferentziak idatzi dituzten historialarien 
bertsioa ere jaso dugu. Biak konparatu ditugu eta horrek aukera eman digu 
gezurrak eta faltsutze sasizientifikoak salatzeko. Ez dezatela marraztu gure 
historia kolore bakarra erabiliz, historialari frantses eta espainiarrek beti 
nahi izan duten bezala, Irakur dezagun geure historia, Moret, Campion, 
Nabascues, Urzainki Mina, Sorauren edo Anacleto Ortuetak idatzitako historia; 
behin irakurrita, har dezan bakoitzak bere bidea. Guk, beti, ganboar iraun nahi 
dugu, antzinako markinarrek bezala.
SOBERANÍA DE NAVARRA by Nabartzale bilduma. Este es el correo para escritos, artículos, comentarios y sugerencias. Los artículos, escritos y comentarios deben estar debidamente firmados por su autor o autora en formato Word. Solo se publicaran aquellos escritos que estén realizados desde la independencia y soberanía de su autor o autora siguiendo los criterios editoriales de los miembros de NABARRAKO BURUJABETASUN-SOBERANÍA DE NAVARRA.  nabartzale@gmail.com 
NABARRAKO ERESERKIA
Nabarra, reflexiones de un Patriota
 
ASKATASUNA = Baskoinak x Nafar Paradigma
"PRO LIBERTATE PATRIA GENS LIBERA STATE"
"Aberri askearen alde jende librea jaiki"
"De pie la gente libre a favor de la libertad de la patria"
"De pie la gente libre a favor de la libertad de la patria"
 
Navarre shall be the wonder of the world
by WILLIAM SHAKESPEARE
EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM
 
©NABARTZALE BILDUMA 2011
 
 
 
 
