SOBERANÍA DE NAVARRA by Nabartzale bilduma. Este es el correo para escritos, artículos, comentarios y sugerencias. Los artículos, escritos y comentarios deben estar debidamente firmados por su autor o autora en formato Word. Solo se publicaran aquellos escritos que estén realizados desde la independencia y soberanía de su autor o autora siguiendo los criterios editoriales de los miembros de NABARRAKO BURUJABETASUN-SOBERANÍA DE NAVARRA. nabartzale@gmail.com

2007/10/29

Iruñea, Octubre de 2007

Iñigo Saldise Alda
Etxeko lanak eginda
Nabarralde

Mus jokalarien hizkeran esanda, euskal nazionalista askok Espainiako estatuaren aurkako ordagotzat hartu dute Ibarretxe lehendakariak 2008ko urriaren 25ean demokrazia osoz egin nahi duen herri kontsulta. Egia esateko, «hiruko enbido» soila da, enbido bana EAE Euskal Autonomia Erkidegoko probintzia bakoitzeko; Espainiako Gobernuak erantzun dio dagoeneko enbido horri, berrogeita hamaikako enbido bat gehiagorekin.

Espainiako eskuinak, sozialisten gobernuarekiko oposizioan izaki, argiago jokatu du, eta ordago handira eskatu. Ibarretxe jaunak, eta nahiago nuke oker banengo, ezezkoa erantzungo dio. Esparru inposatu baina legezko horretan, espainolek gaizki esaten diotenez, galdua dago partida.

Erreferendum horretan, baldin eta kontsulta egitea lortzen bada, EAEko euskal herritarrek bakarrik erabili ahal izango dute bozkatzeko eskubidea. Ni bezalako euskal herritarrek, alegia beste erkidego batzuetakoek -Espainiakoek nahiz Frantziako Errepublikakoek-, ezin izango dute bozkatzeko eskubidea baliatu; beraz, ez daiteke esan Euskal Herriari egingo diotenik kontsulta, baizik eta EAEko herritarrei.

Halakorik gertatuko balitz, eta Espainiako Gobernuak erreferendum hori onartuko balu ere -bere Konstituzioak dioenaren kontra, eta Espainiako eskuinaren presioari amore eman gabe-, hark ez luke ezertara behartuko. Erkidego horretako herritar guztiek bozkatzen badute ere beren lehendakariaren proposamena, proposamen hori baztertu egingo dute, emaitza jakin baino lehen ere -diot nik, ausarki-.

Sinesgaitza egiten zait, bestalde, Ibarretxe jauna alde batera geratu izana bere alderdiak ezker abertzalearekin -Espainiako epaitegiek eta jarduneko gobernuak legez kanpo utzitakoarekin- izandako negoziazioetan. Sinetsita nago begirale gisa ez ezik, Euskal Herri ia osoa egon zen bezala, erabakietan esku hartuz egon eta jardun zela bilera haietan.

Nik, EAEko lehendakari gisa, bide demokratikoak aldezten ditut gure Estatua berreskuratu ahal izateko. Badakit, ordea, hori ezinezkoa dela EAEtik, gure lurraldea konkistatu ostean inposaketa gailendu baitzen, eta funtzionario desertoreek Espainiako subiranotasuna onartu zutenez geroztik, ezinezkoa zaigu gure nahi eta eskubide independista lortzea Espainiaren gaur egungo lege esparruan, ezen ez demokratikoan.

Heredentzia madarikatu horren ispilu da Gernikako Batzar Etxean dagoen margolana, zeinak ageri baitu Bizkaiko jaunak Fernando II.a Katolikoa Aragoikoa faltsutzaileari, eta Espainiako Erresumaren sustatzaile nagusiari, egindako basailutza. Horrek legezko eragozpena dakarkio EAEri Espainiako Estatuaren barnean, Lakuan aldarrikatzen duten subiranotasun ideia erdietsi ahal izateko.

Behin etxeko lan horiek eginik, Espainiako estatuaren mende gaudenok aukera bakarra daukagu, zeina demokratikoa baita, eta legezkotasunaren barnean baitago, militarren konkista bortxazkoak inposaturikoan. Aukera hori, hain zuzen ere, gaizki esanda Foru Hobekuntza deituriko horretan dago NFE Nafarroako Foru Erkidegoaren barnean, eta Lege Itundua delakoa da. NFE da gure Estatuko lurralde hondarra, hari berari erreferentzia egiten dion lurralde bakarra.

Espero dut euskaldun guztiok etxeko lanak eginda izatea. Kontsulta egin aurretik ere, nahiz eta kontsulta horretarako, niri, Euskal Herrian jaiotako beste hainbati bezala -eta ez diot herritarri, ez baitago herritar gisa ditugun eskubideak bermatuko dizkigun Estaturik-, ez didan inork deirik egin. Espero eta nahi dut, halaber, gaur egungo Nafarroa murriztuan bizi ez diren euskaldunek beren instituzioei eskatzea Nafarroako Foru Erkidegora lot edo sar daitezela berriro ere; horixe baita gure Estatu independentearen, Nafarroaren, erreferente bakarra.

Espero eta nahi dut gaur egungo Nafarroa murriztuan bizi ez diren euskaldunek beren instituzioei eskatzea Nafarroako Foru Erkidegora lot edo sar daitezela berriro ere; horixe baita gure Estatu independentearen, Nafarroaren, erreferente bakarra.
(Erredakzioan itzulia BERRIA)

Iñigo Saldise Alda
Con los deberes hechos
Nabarralde

Hablando en términos de mus, muchos nacionalistas vascos consideran un órdago al Estado español la consulta que el lehendakari Ibarretxe pretende que se realice democráticamente el 25 de Octubre del 2008. En realidad es un simple “tres envido”, uno por cada provincia que conforma la C.A.V., que ya ha sido contestado por el gobierno español con un cincuenta y un envido más.

La derecha española, que está en la oposición al gobierno socialista, ha sido mucho más clara lanzando un órdago a la grande. El señor Ibarretxe, ojalá me equivoque, contestará con un no quiero. En ese marco legal impuesto, que los españoles malamente llaman democrático, la partida está perdida.

Los vascos de la C.A.V. son los únicos, en el caso que la consulta siga adelante, que podrán ejercer su derecho a votar en ese referéndum. Los vascos como yo, de otras comunidades, tanto en el reino de España como en la república de Francia, no podremos ejercer dicho derecho; por lo tanto no se puede hablar de una consulta al pueblo vasco-Euskal Herria-, sino a los ciudadanos de la C.A.V.

Llegado el caso, aunque dicho referéndum sea aceptado desde el gobierno español, a pesar que contradiga a su Constitución, y sin ceder a la presión de la derecha española, nunca podrá ser vinculante. Aunque todos los vascos de dicha comunidad voten la propuesta de su lehendakari, ésta será rechazada, incluso me atrevo a decir antes de conocerse el resultado.

Por otro lado me cuesta creer que el señor Ibarretxe se encontrara apartado de las negociaciones que mantuvo su partido con la izquierda abertzale ilegalizada por los tribunales españoles y el partido en el gobierno. Estoy convencido que no sólo estuvo de observador, como lo ha estado la mayoría del pueblo vasco, sino que participó en las decisiones que tomaba su partido en dichas reuniones.

Yo, como el lehendakari de la C.A.V., defiendo las vías democráticas para recuperar nuestro Estado. Sé que desde la C.A.V. es imposible lograrlo, ya que la imposición tras la conquista de nuestro territorio, más la aceptación de la soberanía española por los funcionarios desertores, han llevado a la imposibilidad, en el actual marco legal español, que no democrático, a alcanzar nuestro deseo y derecho independentista.

Esta maldita herencia la encontramos plasmada en el cuadro de la casa de Juntas de Gernika, donde podemos ver el vasallaje que realiza el señor de Bizkaia al católico Fernando II de Aragón, el falsario, regente de Castilla y principal impulsor del reino de España. Esto significa un impedimento legal para la C.A.V., dentro del estado español, donde poder alcanzar la idea soberanista, que promulgan en Lakua.

Con estos deberes realizados, los vascos que estamos sometidos por el estado español sólo tenemos una opción que, a la par de democrática, se puede considerar dentro su legalidad, impuesta por la violencia de la conquista militar. Esta opción se encuentra en el mal llamado Amejoramiento del Fuero, en la C.F.N., y es la ley impuesta conocida como Ley Paccionada. La C.F.N. es el resto territorial de nuestro Estado, el único territorio que mantiene la referencia al mismo.

Espero que todos los vascos tengamos los deberes hechos. Incluso antes de la consulta, a la cual, al igual que muchos otros naturales de Euskal Herria (y no ciudadanos, porque no tenemos un Estado que garantice nuestros derechos de ciudadanía), no estoy llamado. Espero y deseo que los vascos que no residen actualmente en la Navarra reducida pidan a sus instituciones la anexión o reintegración a la C.F.N., la última referencia que queda de nuestro Estado independiente, Navarra.

NABARRAKO ERESERKIA

Nabarra, reflexiones de un Patriota

Reflexiones de un Patriota by Iñigo Saldise Alda
ASKATASUNA = Baskoinak x Nafar Paradigma

"PRO LIBERTATE PATRIA GENS LIBERA STATE"

"Aberri askearen alde jende librea jaiki"

"De pie la gente libre a favor de la libertad de la patria"

Navarre shall be the wonder of the world

by WILLIAM SHAKESPEARE

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

©NABARTZALE BILDUMA 2011

©NABARTZALE BILDUMA 2011