SOBERANÍA DE NAVARRA by Nabartzale bilduma. Este es el correo para escritos, artículos, comentarios y sugerencias. Los artículos, escritos y comentarios deben estar debidamente firmados por su autor o autora en formato Word. Solo se publicaran aquellos escritos que estén realizados desde la independencia y soberanía de su autor o autora siguiendo los criterios editoriales de los miembros de NABARRAKO BURUJABETASUN-SOBERANÍA DE NAVARRA. nabartzale@gmail.com

2008/07/29

Iruinea, Julio de 2008



Iñigo Saldise Alda
Orreaga 778: baskoien nazioaren garaitza, eta nafar Estatuaren kimua
Berria

Munduaren historiako mugarri izan zen 778ko abuztuaren 15a. Orduan pairatu zuen Karlomagnoren Inperioaren edo frankoen armadak, garai hartako armadarik onenak, inoizko porrot bakarra; baskoien herriaren ekintza erabakigarria ere izan zen, ordea, bere askatasunaren zaintzaile arretatsua izaki, gerora Estatu subirano bihurtu zena nafar edo baskoi independente zeritzenentzat.

Iruñea, baskoien hiria, suntsitzeko agindu zuen Karlomagnok, musulmanen Zaragozako gotorlekua menderatu ezinean geratu zelarik. Zapalkuntza ekintza bat izan zen, nafarrek neutraltasunez jokatu zutelako frankoek Ebroren ibaiertzeko gotorleku musulmanen kontra hasitako ekintza militarrari aurre egiterakoan. Iruñearen aurkako ekintza militar hark inoiz izan ez bezalako batasuna ekarri zuen baskoien herrira, zeinean alde batera utzi baitzituzten elkarren sinesmenak eta erlijio desberdintasunak -askotarikoak izaki: kristaua, musulmana eta bertakoa edo paganoa-, eta guztiek elkar hartuta aurpegi eman baitzioten arerio komunari, frankoen armadari.

Estrategikoki, taktika ezin hobea erabili zuten baskoiek. Nafarren tropak, ongi antolatu eta Orreaga inguruko Astobizkar iraganbide naturalaren ingurumarian bildu ziren. Karolingiarren zalditeriaren gailentasunaz jakitun, etekina atera zioten inguruneaz zuten ezagutzari eta beste zenbait alderditan zuten gailentasunari -hala nola egun artilleriako erregimentua deritzonean, arma arinagoak baitzituzten, baina haienak bezain hilgarriak-; ezin hobeto gertatu zuten gudua eta, ezinbestean, nafarrek nabarmen garaitu zituzten frankoak.

Guduaren aurrekariak

Karlomagnok Franciacum gotorlekua eraiki zuen Bordele ondoan 769an, handixe sendotu nahi baitzuen gero Vasconiaren konkista. Baskoien buruzagi batek aurpegi eman zion aldi batean. Otsoa edo Lupo, dusx Vasconum, zeritzon baskoien buruzagi hark. Urte hartan bereganatu zuten frankoen tropek Pirinio iparraldeko Baskonia. Ez hala, ordea, mendilerroaren hegoaldeko Baskonia zatia, Karlomagnoren kronikari Eginardok honela idatzita jaso zuenez:

«Ohartarazirik, agindua bete ezean, gudu asmo erabatekoz sartuko zela Baskonian, eta ez zuela handik alde egingo, harik eta bere agindua bete arte. Erregeren mandatariek izututa, Lupok berehala entregatu zizkien Hunaldo eta bere emaztea, eta haien bidez hitzeman zien bere agindu oro betearaziko zuela.

Zinez... handitu egin zuen frankoen erresuma... Izan ere, lehen batean Galiako zati batera mugatzen zen, Rhin eta Loira ibaien eremura, Sartaldearen eta Balearretako itsasoaren artekora, eta Germaniako zati bateraino... Eta hark, aipaturiko gerra horiek zirela bitarteko, Akitania eta Baskonia, eta Pirinioetako goi mendiak batzea lortu zuen, Ebro ibaira arte, zeinak nafarren lurrean sortu eta Hispaniako lur ezin emankorretatik barrena joanda, Balearretako itsasoan isurtzen baititu bere urak, Tortosa hiriko harresipean; hurrena Italia osoa...»


Hurrengo, 778ko udan, Karlomagnoren tropak, Zaragozaraino iritsi ziren, behin Sulaiman Al Arabi valiarekin aliatu ostean; Ebro ibaiertzeko gotorlekua emango ziola hitzeman zion, frankoekin aliatu eta, hala, Kordobako kalifaldiarekiko independentzia lortzearen truke.

Baskoien aurkako inolako borroka ekintzarik egin gabe iragan ziren frankoen tropak nafarren lurretik; soldadu talde bat ere utzi zuen baskoien hiriburuan. Banu Kuasi-en edo Tutera inguruan kokaturiko baskoi musulmanduen aurka, baina, hainbat borroka izan zituzten.

Ondoren, Zaragoza hiriko ate aurrean agertu zen Karlomagno, zeina itxita aurkitu baitzuen Husain vali berriaren aginduz. Hiri musulmanaren setio luze batek ekar ziezazkiokeen eragozpenak kontuan harturik, eta saxoiek Rhin ibaian zehar egindako sarraldien berri jakinik, frankoen inperioko lurraldeetara itzularazi zituen tropak.

Sulaiman Al Arabi bahitu zuen eta harekin itzuli zen, Zaragozako musulmanen balizko erasoei aurre egin behar bazien ere. Karlomagnok hala agindurik, Iruñeko harresiak eraitsi zituen frankoen armadak, eta errauts bihurtzeraino suntsitu zuten nafarren hiriburua, ezin menderatuko zituen jakitun.

Orreagako gudua

Behin Nafarroako hiriburua suntsituta, iparralderantz jo zuten frankoek, Orreaga inguruko Astobizkar iraganbide naturalaren bila. Bitartean, nafarrak antolatzen hasi ziren. Baskoi guztiak deitu zituzten gerrara, ez soilik independentistak edo nafarrak, baita Pirinio iparraldeko baskoiak ere, aspaldi ez zuela hasi baitziren pairatzen frankoen inposizioa. Haiekin bat egin zuten Banu Kuasi edo baskoi musulmanduek ere.

Frankoen zalditeriaren gailentasunaz jabetuta, Pirinioetako Astobizkar iraganbidean kokatu ziren nafarrak. Estrategia bikaina eta borroka ahalmen izugarria baliatuta, frankoen armadako atzealdeari eraso zioten nafarrek Orreaga inguruan, 778ko abuztuaren 15ean; huraxe izan zen Karlomagnoren tropa ahaltsuek inoiz pairatu behar izan zuten porrot bakarra.

Frankoen armadaren atzealdeko ia soldadu guztiak hil zituzten nafarrek: besteak beste, Errolan, Bretainia eskualdeko kondea, eta haren bizigaiez jabetu ziren. Nafarren estrategia gailentasuna zela eta, frankoek ez zuten inolako aukerarik izan.

Garaitzaren ondorioak

Nafarrek borrokari eutsi zioten, frankoen eta kordobarren eragin bikoitzarekiko independente izateko. 800. urtetik aurrera, frankoen presentzia sendotu zen Pirinioetan, eta horrek liskarrak sortu zituen berriro ere nafar eta kordobarren artean.

Lurraldea kontrolatzeko borroka bizitu zen, harik eta azkenean Eneko Aritzak boterea bereganatu zuen arte 816. urtean, Banu Kuasien laguntzari esker. Iruñeko errege izendatu zuten nafarrek 824an, eta hor hasi zen baskoi independentisten edo nafarren Estatuaren historia.

Iñigo Saldise Alda
ORREAGA 778
Nabarrako Herritarren Ekhimena

Victoria de la nación vascona, germen del Estado navarro

El 15 de agosto del año 778, supuso para la historia mundial, no solo significó la única derrota del ejército carolingio o franco, el “mejor” existente en la época, sino un acto de determinación de un pueblo como el vascon, celoso de su libertad, que a la postre significo la creación de un Estado soberano para los denominados navarros o vascones independientes.

Carlomagno mandó arrasar la ciudad de los vascones, Iruñea, tras no poder rendir la plaza musulmana de Zaragoza. Acción represiva debida Todo debido a la neutralidad mostrada por los navarros, ante la acción militar emprendida por los francos, contra los musulmanes de la plaza a orillas del Ebro. Esta acción militar contra Iruñea, provocó una unidad jamás conocida hasta entonces entre el pueblo vascón, que dejaron a un lado sus creencias religiosas, que iban desde la cristiana, pasando por la musulmana y acabando por la propia o pagana, uniéndose todos ellos contra el enemigo común, el ejército franco.

La táctica desarrollada por los vascones fue perfecta, estratégicamente hablando. Las tropas navarras, bien organizadas, se reunieron en las proximidades del paso natural de Astorbizkar, cercano a Orreaga. Sabedores de la superioridad de la caballería carolingia, los vascones sacaron partida a su conocimiento del terreno y de la superioridad en otros aspectos existentes en un ejército, lo que actualmente llamaríamos regimientos de artillería, con un armamento más ligero, no por ello menos letal, disponiendo la batalla de forma perfecta, pues la victoria de los navarros fue irremediable por parte franca.

Antecedentes de la batalla

En el año 769, Carlomagno construyó junto a Burdeos la fortaleza de Franciacum, desde donde pretende afianzar la conquista de Vasconia. Pero un jefe vascón le hizo frente durante algún tiempo. Este jefe vascón era Otsoa o Lupo, dux Vasconum. Las tropas francas, consiguen ese mismo año controlar la Vasconia del norte del Pirineo, no en cambio así la Vasconia existente al sur de la cordillera, como dejó patente por escrito Eginardo, cronista del emperador Carlomagno, y que nos dice lo siguiente:

"Con la advertencia de que, si no se atenía a lo mandado, tuviera por cierto que penetraría por Vasconia en son de guerra y no se retiraría de ella hasta que se pudiese un término a su desobediencia. Aterrado Lupo por los emisarios del rey, entregó sin dilación a Hunaldo y su mujer, prometiendo sobre eso que ejecutaría cuando mandase".

"Amplió...ciertamente el reino de los Francos... Ya que, sin anteriormente este se limitaba a la parte de la Galia que se extiende entre el Rhin y el Loira, y el Pontiente y el mar baleárico, y parte de Germania..., él, mediante las guerras referidas, se anexionó Aquitania y Vasconia y toda la altura del monte Pirineo, y hasta el rio Ebro, el que naciendo en territorio de los Navarros y tras discurrir por los fertilísimos campos de Hispania, se derrama en el mar baleárico bajo las murallas de la ciudad de Tortosa; luego toda la Italia…".


Carlomagno en verano del año 778, comanda a sus tropas y se dirige a Zaragoza tras aliarse con el vali Sulayman Al-Arabi, el cual prometía entregar la plaza a orillas del Ebro, a cambio de conseguir la alianza con los francos y alcanzar así la independencia con respecto al califato de Córdoba.

Las tropas francas pasaron por la tierra de los navarros sin realizar ningún acto bélico contra los vascones, dejando incluso una guarnición en la capital vascona. Si en cambio, mantiene numerosos enfrentamientos con los Banu-Qasi, vascones musulmanizados asentados entorno a la ciudad de Tutera.

Tras ello se presenta a las puertas de ciudad de Zaragoza, las cuales encuentra cerradas por la orden del nuevo valí de Zaragoza, Husayn. Ante la complejidad de un largo asedio a la ciudad musulmana y las noticias de unas incursiones realizadas por los sajones a través del Rhin, ordena la vuelta de sus tropas a las tierras del imperio franco.

A su regreso con Sulayman Al Arabi como rehén ante posibles represalias provenientes de los musulmanes de Zaragoza, el ejército franco por mandato del mismísimo Carlomagno, destruye las murallas y reduce a las ruinas Iruñea, capital de los navarros, ante la imposibilidad manifiesta de someterlos.

La batalla de Orreaga

Las tropas francas, tras arrasar la ciudad de los navarros, toman rumbo al norte, buscando el paso natural de Astobiskar, cercano a Orreaga. Mientras los navarros comienzan a organizarse: El llamamiento a la guerra alcanza a todos los vascones, no solo a los independientes o navarros, sino también a los vascones del norte del Pirineo, que llevaban sufriendo desde hacía pocos años la imposición franca. También se les unen los vascones musulmanizados o Banu Qasi.

Ante la superioridad de la caballería franca, los navarros se sitúan en el paso pirenaico de Astobiskar. Los navarros atacan con una gran estrategia y un alto poder bélico, la retaguardia del ejército franco en las proximidades de Orreaga el 15 de agosto del año 778, asestando así la única derrota conocida a las poderosas tropas del emperador Carlomagno.

Los navarros matan a casi todos los componentes de la retaguardia franca, siendo el más conocido Roldán, conde de la marca de Bretaña, y se apoderan de sus víveres. Los francos no tuvieron ninguna opción de alcanzar la victoria, debido a la superioridad estratégica de los navarros.

Consecuencias de la victoria

Los navarros tras derrotar a los francos, prosiguieron en su lucha por mantener la independencia ante la doble influencia de francos y cordobeses. A partir del año 800, la presencia franca se hace más firme en el Pirineo, lo que provoca nuevos enfrentamientos entre navarros y francos.

La lucha por el control del territorio se hace intensa, hasta que finalmente Eneko Aritza, logra hacerse con el poder en el año 816, con el apoyo de los Banu-Qasi, siendo nombrado rey de Pamplona por los navarros en el año 824, arrancando en ese instante la historia del Estado de los vascones independientes o navarros.

NABARRAKO ERESERKIA

Nabarra, reflexiones de un Patriota

Reflexiones de un Patriota by Iñigo Saldise Alda
ASKATASUNA = Baskoinak x Nafar Paradigma

"PRO LIBERTATE PATRIA GENS LIBERA STATE"

"Aberri askearen alde jende librea jaiki"

"De pie la gente libre a favor de la libertad de la patria"

Navarre shall be the wonder of the world

by WILLIAM SHAKESPEARE

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

©NABARTZALE BILDUMA 2011

©NABARTZALE BILDUMA 2011