SOBERANÍA DE NAVARRA by Nabartzale bilduma. Este es el correo para escritos, artículos, comentarios y sugerencias. Los artículos, escritos y comentarios deben estar debidamente firmados por su autor o autora en formato Word. Solo se publicaran aquellos escritos que estén realizados desde la independencia y soberanía de su autor o autora siguiendo los criterios editoriales de los miembros de NABARRAKO BURUJABETASUN-SOBERANÍA DE NAVARRA. nabartzale@gmail.com

2012/11/07

Markina eta Durangaldea nafarron estatuaren alde

Markina eta Durangaldea nafarron estatuaren alde
 Ximun Bolinaga , empresa Nabarralde, S.L.

Azaroaren 2ko Hitza kazetan, Berriak argitaratzen duen Bizkaiko Hitza berripaperean hain zuzen ere, Anboto historialariak zenbait gauza aipatu ditu Nafarroaz, kritikagarriak direnak. Lehenengo eta behin, azken bolada honetan Nafarroari buruz esandakoak gehienetan garai hartako errealitatetik kanpo idatzikoak direla baieztatzen du historialariak. Horretarako aipatzen du Zabaltza nazionalista espainiarrak eta beste batzuek aipatzen dutena, hau da, herritarrek euskaraz egin arren, Nafarroako gorteak ez zuela euskara erabiltzen eta feudalismo garaia zela. Eta nik erantzun egiten diot Jon Irazabal historialariari garai hartako Espainiar Inperioko bi erresumetan (Gaztela eta Aragoa) ea euskaraz egiten ote zuten (Gorteetan eta Nafarroatik kanpoko herrietan), eta are gehiago ea oraingo politikari euskaldun askok zergatik egiten duten gaztelania hutsean herritarren aurrean egiten dutenean nahiz eta euskaldunak izan. Horrek ez du ezer adierazten, eta gainera bistakoa da nafar estatuko gorteetako gehienak euskaldunak zirela orain 500 urte. Erromantzea zerabiltela esateak ez dauka zerikusirik gure arbasoen Estatuaren alde edo kontra egitearekin, ezbada ikuspuntu nazionalista itsutik. Agian Ipar Nafarroako gaskoinera ez da baskoien hizkuntza Anbotoren ustez! Suposatzen dut Anboto jaunak Gaskuñako herritarrak atzerritartzat jotzen dituela frantsestzat joz. Nafarzaleek ezin dute hori sekula onartu, kolonizazioaren ondorioz esaten delako. Nafarrak eta euskaldunak Bordeletik Atapuercarainoko lurraldeetan bizi izandakoak dira eta eskualde batzuk konkistatuak izan badira, hori salatu egin behar da. Espainiarrek bezala, batzuek ondotxo irentsi dute zuzenbide erromotarra, eta ezgauza dira estatua eta hizkuntza edo nazioa bereizteko. Gure artean ijitoak edo buhameak ere bizi izan dira eta nahiz eta euskaldunak izan, estatu baten herritarrak izango ziren, ezta? Ijito nafarrak ere eduki ditugu gure lurretan, gotoak. bisigotoak, akitanoak edo espainiarrak izan diren bezala. Baina batzuk ez dira etorri ideia inperialistak hedatzeko, baizik eta ekonomikoki nola edo hala bizitzeko lur emankor hauetan. Politikariek euskaraz egin ala ez, beste kontu bat da. Benetakoa kontua, euskaldunon estatua zein zen garai hartan eta lehenago 1200. urtean ere, garai haietan konkistatu zituelako Gaztelak Mendebaldeko hainbat lurralde: Laredoaldea, Enkarterriak, Uribe eskualdea.. Baina ez Durangoaldea, durangarrek eta markinarrek erresistentzia erakutsi zutelako geroago hainbat ganboarrek egin bezala. Zail egiten zaie historialari batzuei Markina mugako hiria izan zela gogoraraztea, edota probintzien eta departamentuen banaketa administratiboa kolonizazio prozesuaren ondorioa dela onartzea.

Jakin badakigu, Anboto jauna, Inazio Loiolakoa eta oinaztarrak beti izan direla Gaztela eta Espainiar Inperioaren aldekoak, sarritan erlijio katolikoa munduan zehar zabaltzearren beren arbasoen hizkuntzari uko egiteraino helduz. Jakin badakigu Nafarroako Mendebaldeko tropa inperialistak egon zirela Aragoako errege Fernando Gezurtiaren zerbitzupean anaia euskaldunen estatua inbaditzen. Hori guztia jakin dugu, eta ez Bizkaiko historialari oinaztarrei esker, baizik eta Nafarroa Osoaren oinarri estatalak kronika liburuetara eraman dituzten historialari onestei esker.

Seguraski, jakingo du Anboto jaunak 1200 urte inguruan galdu zituela Estatu nafarrak Mendebaldeko aran eta eskualdeak. Anboto jaunak ere jakingo du Markina, Durangaldea edo Enkarterriak ondotxo bizi izan zirela bizkaitar izan barik, tenentzia nafarrek babesturik, garai hartan Bizkaia Gernika aldeko eskualdea baino ez zelako, denboraren poderioz batzuek Nerbioitik Debarainoko lurraldeari deituz. Errioxarekin geratu den bezala, inperioak eta inperio horren aldekoek erakutsi digute kolonizatuen buruan eskualdeen hedadurak zabalduz lortzen dela erreferentzia estatala ahaztea eta erakunde administratibo berriak sortzea. Bistan da historialari batzuei ez zaiela interesatu Bizkaia zer zen antzina, edota azaltzea nola eskualde txiki baten izena erabili ahal den erakunde administratibo berriak sortzeko errege edo estatu arrotzek aginduta. Bistan da, egungo Bizkaian bi deretxo edo zuzenbide mota ditugula (nafarra edo forala eta gaztelaua, nire aitite-amamek esaten zuten lez), bi ikuskera (euskaldunon lege eta erakundeen aldekoa eta kanpoko erakundeei lehentasuna ematen dietenena), orain ere antzina bezala, oinaztarrak eta ganboarrak daude. Oraindino bizirik dago Markina Estatu nafarraren marka edo mugako hiria izan zela gogoratzen duteneko seinalea. Tamalez horrela da, mende askotako konkista pairatuz joan garelako euskaldunok. VIII. mendean lortu zuten euskaldunek estatu europarra sortzea, Espainia existitu baino 700 urte lehenago, eta hori kendu egin digute oroimenetik.

Beste kritika bat egiten du Anboto jaunak nafarzaleoi, hain zuzen garai hartako feudalismoa agerian utziz, errege eta herritarren arteko haustura. Tamalez, Anbotok, antza, ez du inoiz entzun nafarron estatuaren arau edo ohitura: “legeak beti lehenago, erregeak baino”. Edo again ez diote inoiz kontatu nafarron zuzenbidea egungo demokraziaren aintzindaria dela, edota Estatu nafarraren garaian tenente edo gobernadoreen karguak aldakorrak zirela eta ezin zitzaiela seme-alabei utzi, estatu feudaletan egiten zen lez. Horren eraginez hain zuzen, galdu zituen Estatu nafarrak mendebaldeko hainbat eskualde Lopez de Haro traidoreari esker. Feudalismoa arrotzek ekarri zuten, Anboto jauna, ez Estatu nafarra osatzen zuten euskaldunek. Guk Esteban de Garibay traidorearen historia jasotzeaz gain, euskaldunen estatuaren alde egin zuten Jatsu Azpilikuetak (Xabierko San Frantzisko-ren familia), Peru Nafarroak eta beste hainbat ganboarrek egindakoaren ereferentziak idatzi dituzten historialarien bertsioa ere jaso dugu. Biak konparatu ditugu eta horrek aukera eman digu gezurrak eta faltsutze sasizientifikoak salatzeko. Ez dezatela marraztu gure historia kolore bakarra erabiliz, historialari frantses eta espainiarrek beti nahi izan duten bezala, Irakur dezagun geure historia, Moret, Campion, Nabascues, Urzainki Mina, Sorauren edo Anacleto Ortuetak idatzitako historia; behin irakurrita, har dezan bakoitzak bere bidea. Guk, beti, ganboar iraun nahi dugu, antzinako markinarrek bezala.

NABARRAKO ERESERKIA

Nabarra, reflexiones de un Patriota

Reflexiones de un Patriota by Iñigo Saldise Alda

ASKATASUNA = Baskoinak x Nafar Paradigma

"PRO LIBERTATE PATRIA GENS LIBERA STATE"

"Aberri askearen alde jende librea jaiki"

"De pie la gente libre a favor de la libertad de la patria"

Navarre shall be the wonder of the world

by WILLIAM SHAKESPEARE

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

©NABARTZALE BILDUMA 2011

©NABARTZALE BILDUMA 2011