SOBERANÍA DE NAVARRA by Nabartzale bilduma. Este es el correo para escritos, artículos, comentarios y sugerencias. Los artículos, escritos y comentarios deben estar debidamente firmados por su autor o autora en formato Word. Solo se publicaran aquellos escritos que estén realizados desde la independencia y soberanía de su autor o autora siguiendo los criterios editoriales de los miembros de NABARRAKO BURUJABETASUN-SOBERANÍA DE NAVARRA. nabartzale@gmail.com

2012/01/23

Beaumondarraren sindromea / Síndrome del beamontés

Beaumondarraren sindromea / Síndrome del beamontés
Angel Rekalde, Nabarralde S.L.

Beaumondarraren sindromea

Ziur nago badela psikologia klinikoan zera hori izendatzeko termino zehatz, ahoskagaitz eta enigmatikoagorik. Smith and Wesson edo Sjögrenen nahastearen antzera, adibidez. Baina gure artean errazagoa da sindromea horrela ezagutzea. Hurbila bada ere, ez da tratu txarrak jasaten dituen emakumearen sindromearen sinonimoa, edota Estokolmokoarena. Ez litzateke ere zuzena izango Beaumonten edo Leringo kondearen sindromea deitzea, kriminal hark ez baitzuen halako eritasunik. Gaizkile hutsa zen, konplexu gutxikoa, eta bazekien bere negozioa zein zen. Síndrome hori ez dagokio berari, bere gaurko jarraitzaileei baizik, morroi leialak izaki, “borondatezko morrontzaren” zale amorratuak, matxinadaren aurka altxatzearen tradizio espainiarraren (eta nafarra ere bai: horretan bat gatoz) aldeko sutsuak, gero gerrara “vivan las cadenas” oihukatuz joateko.

Hausnarketa hori UPN alderdi ustez nafarrak bere jarraitzaileen artean “Argumentario” delakoa zabaltzearen harira dator. Gezurtegi horretan argudioen bila gogor aritu dira taldekideek horiekin bat egin dezaten. Hori ez da berria. Nafarroako konkistari (1512-1529) buruzko hitzaldietan, asaldatzaile bat baino gehiago agertu zaigu katoi horretako arrazoiekin aurka egin nahian. Eta prentsako foroetan ugariak dira giza fauna horretako espezimen basatien esan oldarkorrak. “Ez zen konkista izan... Borondatezko bat egitea izan zen... Eta gainera, zer daukate esateko euskaldun horiek, etsaiaren armadarekin etorri baitziren...”

Zertan gara, baina! Armada inbaditzailea sartu zen, ala Albako dukea ardo batzuk hartzera etorri zen? Begi onez ikusten dute Nafarroa gaztelarrek okupatzea, baina oso gaizki iruditzen zaie lehenago konkistatuak izan ziren euskaldunek horretan parte hartzea. Ez zen gerrarik izan, “erreinuak modu baketsuan” onartu baitzuen bat egitea, eta “ondorio nagusia dinastía-aldaketa izan zen”. Hau da, oilarren arteko borroka izan zen, eta errege baten ordez bestea jartzea. Ez zitzaion ezertxo ere gertatu Nafarroako herriari, nahiz eta hor galdu zituen independentzia (sic, coplas de Monteagudo), subiranotasuna eta bakea (mende bat iraun zuen okupazio militarrak), gazteluak eraitsi zizkioten... laburbilduz, nahiz eta bere Estatua eta munduan zuen presentzia galdu zituen.

Esan dudanez, beuamondarraren sindromea erraz diagnostikatzen den eritasun kronikoa da (sendabiderik ez badu ere). Adibidez, Nafarroako konkista –hala dio “Argumentario” horrek- “nazioarteko kontua izan zen”, Gaztelako eta Frantziako erregeen eta Aita Santuaren arteko botere-borroka. Hau da, guztiz besteena. Gauza sinplea da: besteek pastela banatzen dute, eta guk besteen hutsak ordaintzen ditugu. Guk jartzen ditugu hildakoak, galerak, porrota... Eta gainera, ospatu egiten dugu, harro eta pozik sentitzeko. Bistan denez, síndrome hori nahaste psikotikoa da, osasun mentalaren nozio orotik urrun dagoena. Izan ere, delirium tremensen sar liteke nabarrista omen direnek zuritzea eta txalotzea beren lurraldearen eta herriaren aurka historian izan den erasorik bortitzena: inbasio militarra, porrota, umiliazioa, menpekotasuna, lapurreta... Patología horren adierazpenik garbiena autogorrotoa da, norberaren oreka psikikoa kolokan jartzen duen síntoma. Izan ere, guztiz besterenganatuta egon behar da halako sasi-argudio eskasa ontzat emateko. Eritasunaren analisi zehatza egiten badugu, garbi ikusiko dugu mendez mende zakur-kaka eta bestelako zabor ugari jan behar izan dela (guztiz demostratuta baitago “jaten duzuna zara” delakoa) halako maila zientifikoko pentsamenduak sortzeko gai den garuna moldatzeko.

Ikuspuntu klinikotik, Carlo Maria Cipolla (Allegro ma non troppo) ekonomilariaren tesia erabil dezakegu beaumondarraren sindromeak jotako subjektuen koadro intelektuala sailkatzeko (kontuz, 4. funtsezko legea: “Pertsona normalek gutxietsi egiten dute beti ergelen arrisku potentziala”). Capeauk dioenez, “ergelen nombrea kontaezina da”. Are okerrago, síndrome horren aurka ez dago txertorik. Kasu: badakigu zer dagoen.

Síndrome del beamontés

Seguro que en psicología clínica tienen un término preciso, más impronunciable y enigmático, para designarlo. Al estilo del trastorno de Smith and Wesson o el de Sjögren. Pero entre nosotros es más fácil reconocerlo de este modo. No se trata, aunque se aproxime, de un sinónimo del síndrome de la mujer maltratada o el de Estocolmo. Tampoco sería correcto llamarlo síndrome de Beaumont o del conde de Lerín, porque aquel criminal no lo padecía. Era un malhechor, gastaba pocos complejos y sabía a ciencia cierta cuál era su negocio. El citado síndrome no se remite a él, sino más bien a sus seguidores actuales, siervos convencidos, fieles devotos de la teoría de la “servidumbre voluntaria”, partidarios acérrimos de aquella tradición hispana (tan navarra; eso que compartimos) de rebelarse contra la rebelión y echarse al monte al grito de ¡vivan las cadenas!

Esta reflexión viene a cuento de la divulgación de un “Argumentario” entre los seguidores de UPN, partido presuntamente navarro. En dicho trolario se hila fino para lograr que los parroquianos del grupo comulguen con piedras de molino. En sí no es una novedad. En las conferencias sobre la conquista de Navarra (1512-1529) se nos ha presentado más de un reventador que esgrimía razones de este catón. Y en los foros de la prensa abundan las agresivas intervenciones de especimenes asilvestrados de este bestiario humano. “No fue una conquista... Fue una incorporación voluntaria... Y además qué tienen que decir los vascos si ellos venían con el ejército enemigo...”

¡En qué quedamos! ¿Entró la tropa invasora o el duque de Alba venía a tomarse unos vinos? Están a favor de la ocupación castellana de Navarra, pero les parece fatal que los vascongados, previamente conquistados, participaran en el operativo. No hubo guerra, pues “el reino se entregó pacíficamente”, y "la consecuencia principal fue el cambio dinástico". O sea, fue una pelea de gallos, y cambio de rey, uno por otro. Nada sucedió para el pueblo navarro, que perdió su independencia (sic, coplas de Monteagudo), su soberanía, su paz (un siglo de ocupación militar del país), sus castillos derribados... en resumen su Estado, su presencia en el mundo.

Como digo, el síndrome del beamontés es un mal crónico que se diagnostica con facilidad (pero no tiene arreglo). Por ejemplo, la conquista de Navarra –sigue el “Argumentario”- “fue fruto de una cuestión internacional", una guerra de poder entre los reyes de Castilla, Francia y el Papa. Es decir, ajena por completo. Es simple; otros se reparten el pastel y nosotros pagamos el pato. Ponemos los muertos, las pérdidas, la derrota... Y encima lo celebramos, para sentirnos orgullosos y satisfechos. Como se demuestra, este síndrome es un trastorno psicótico, un desquiciamiento alejado de cualquier noción de salud mental. Es de delirium tremens que los autodenominados navarristas justifiquen y aplaudan la mayor agresión de la historia contra su tierra y contra su propio pueblo: el ataque militar, la derrota, la humillación, la dominación, el despojo... Es una patología cuya manifestación más evidente es el autoodio, síntoma que altera el normal equilibrio psíquico del paciente afectado. Hay que estar alienado para asumir semejante bodrio argumental. Desde un riguroso análisis clínico, hay que ingerir excrementos de perro y de sapo durante siglos (por aquello tan archidemostrado de que “eres lo que comes”) para conformar un cerebro capaz de enhebrar pensamientos de ese calibre científico.

Desde un punto de vista lacaniano, podemos recurrir a las tesis del economista Carlo Mª Cipolla (Allegro ma non troppo) para clasificar el cuadro intelectual de los sujetos aquejados por el síndrome del beamontés (atención; 4ª ley fundamental: “Las personas normales subestiman siempre el peligro potencial de los estúpidos.”). Como decía Foucault, cada día que amanece el número de tontos crece. Y lo peor de todo, contra este síndrome no hay vacuna que valga. Avisados estamos.

http://www.nabarralde.com/es/egunekoa/7784-beaumondarraren-sindromea-sindrome-del-beamontes

NABARRAKO ERESERKIA

Nabarra, reflexiones de un Patriota

Reflexiones de un Patriota by Iñigo Saldise Alda
ASKATASUNA = Baskoinak x Nafar Paradigma

"PRO LIBERTATE PATRIA GENS LIBERA STATE"

"Aberri askearen alde jende librea jaiki"

"De pie la gente libre a favor de la libertad de la patria"

Navarre shall be the wonder of the world

by WILLIAM SHAKESPEARE

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

©NABARTZALE BILDUMA 2011

©NABARTZALE BILDUMA 2011