Independentzia denontzat
Tomas Urzainki Mina.Iruñea.
Julen Goñi Lekunberriren idatzia irakurri dut, BERRIAn 2012-10-13an, Pako Aristiri zuzentzen diona, non erabiltzen baitu nire izena —ez, ordea, nire benetako pentsamendua— bere baieztapenei eusteko. Nire ideiei dagokienez, publikoak izanik, zail da oso haiek itxuragabetzea, tomasurzainqui.eu webgunean daude, artikuluetan eta liburuetan.
Independentzia gizarte osoarena da, hiritargo guziaren beharra da. Nafarroa izena duen nazio konkistatu bat gara, eta halaber Euskal Herria deitzen den komunitate linguistiko minorizatua. Gure nazioa konkistatutako Estatu europar bat da. Ez da kontua estatu bat sortzea edo eraikitzea, ez, ez datza horretan, baizik eta deskonkistatu eta askatzea konkistatutako gure Estatu nazioa, eta independentzia berreskuratzea.
Pozten naiz zuk onartzeaz bi parlamentu autonomikoen papera, hala mendebaldeko edo itsasaldeko Nafarroakoaz (Gasteizkoa), nola ekialdeko edo Nafarroa Garaikoaz (Iruñea), prozesu subiranistan, artikulu eta liburu batzuetan publikatua dudana, eta era berean mendebaldeko Nafarroako Parlamentuan emandako azalpenetan, Gasteizen 2002. urtean.
Gizarte osoarekin batera eman beharreko ekimen politiko-instituzionala da Nafar Asanblea Nazionalean antolatua. Abstentzioak ez du lekurik prozesu honetan eta abstentzionismoari aurka egin behar izan diot hainbat alditan.
Besarkada euskaltzale eta nafarzale bat.