SOBERANÍA DE NAVARRA by Nabartzale bilduma. Este es el correo para escritos, artículos, comentarios y sugerencias. Los artículos, escritos y comentarios deben estar debidamente firmados por su autor o autora en formato Word. Solo se publicaran aquellos escritos que estén realizados desde la independencia y soberanía de su autor o autora siguiendo los criterios editoriales de los miembros de NABARRAKO BURUJABETASUN-SOBERANÍA DE NAVARRA. nabartzale@gmail.com

2026/09/03

Nabar eskubidea: nabarrako administrazio-sistema eta etxeko andrearen eginkizun instituzionala


Armorial de Beyeren año 1405

Nabar eskubidea: nabarrako administrazio-sistema eta etxeko andrearen eginkizun instituzionala

Nestor Lertxundi Beñaran

Sarrera

Euskal Herriaren subjektu politikoaren izena Nabarra da, ez Navarra, Nafarroa, Naffarroa, Naparroa edo Nafarra.

Nabarra izenak naba (harana) du erro. Beraz, nabarra aranarra edo aranatarra da; haranean bizi eta lan egiten duen komunitateko kidea. Hitz horrek ez du soilik jatorri geografikoa adierazten; administrazio-, zuzenbide- eta antolakuntza-sistema oso baten barruko kide izatea ere adierazten du.

Horregatik, nabar izatea ulertzeko, lehenik eta behin Nabarrako administrazio-sistema ulertu behar da. Herri baten izena ez baita ulertzen haren erakundeak, zuzenbidea eta gizarte-antolaketa ezagutu gabe.

Badakigu baskoiek, gutxienez Usko, Barskunes eta gainerako txanponak agertu ziren garaitik, administrazio-sistema sendo eta egonkorra zutela. Horren lekuko dira txanponak beraiek, eta baita Botorritako brontzeek ere. Horiek guztiek erakusten dute ez zela tribu sakabanatuen multzo bat, baizik eta antolakuntza politiko eta juridiko garatua zuen komunitatea.

Nabarrako administrazioa etxean hasten zen. Etxea zen oinarrizko erakundea. Hortik antolatzen ziren dorretxeak, gazteluak, gotorlekuak, errotak, kortak, olak, elizak, baselizak eta gainerako eraikinak. Eraikin horiek guztiak ez ziren ondasun pribatu hutsak; komunitatearen ondasunak ziren, uritarrek eraikiak eta uritarrek mantenduak, Nabarrako Erresumaren finantzaketaren bidez. Finantzaketa hori zergen bidez egiten zen, eta zergak auzoaren bitartez biltzen ziren.

Auzoa ez zen bizilagunen multzoa bakarrik. Auzoa erakunde juridikoa zen. Erakunde horren ordezkaria etxeko andrea edo etxeko jabea zen; etxeko ondorengoen eta sendiaren ama. Haren bidez antolatzen zen etxearen administrazioa, eta haren bidez egiten zen komunitatearekiko harremana.

Zerga etxeko andreak ezartzen eta biltzen zuen, eta haren senarrak −tenenteak, kondeak, jaunak edo bizkondeak− Komptos Ganberara eramaten zuen. Horrek erakusten du Erresuma ez zela erregearen ondarea; uritarrena zen. Erregea erakundearen buru zen; Erresumaren jabea, berriz, herria.

Tenenteen, kondeen eta gainerako kargudunen lotura nabar izatearekin ez da semantikoa. Lotura administratiboa da. Kargu horiek Nabarrako administrazio-sistemaren barruan sortzen dira, eta sistema horren zerbitzura jarduten dute.

Garai haietan ez zen ulertzen kanpoko botere bati zergak ordaintzea. Aitzitik, Nabarrara sartzen zen kanpotarrak ordaintzen zituen sarrera-zergak, Orreagako mendateetan eta Erresumako sarbide nagusietan.

Administrazio-sistemak gatazkak konpontzeko erakundeak ere bazituen. Istiluren bat sortzen zenean, tenenteek, kondeek, infantzoiek eta gainerako agintariek gudarosteak zuzentzen zituzten eta zuzenbidea aplikatzeko ardura zuten.

Testuinguru horretan ulertzen da etxearen benetako izaera. Etxea ez zen bizilekua bakarrik; Nabarrako administrazioaren lehen erakundea zen.

Horregatik, etxeko andrea ez zen errentak jasotzen zituen emakume hutsa. Etxeko burua, etxeko jabea eta ugazaba bera zen. Bere esku zegoen etxearen administrazioa, lanaren antolaketa, uztaren kontrola, abeltzaintzaren kudeaketa eta ondarearen zaintza.

Eginkizun horiei dimentsio espirituala gehitzen zitzaien. Etxeko jabetzak berekin zekarren apaiz-eginkizuna. Etxeko buruak komunitateko errituak eta ospakizunak gidatzen zituen.

Bestalde, sorgina, emagina edo atsoa ez dira apaizgoaren sinonimoak. Horiek etxeko andrearen lanbideak dira. Apaiz-eginkizuna etxeko buru eta jabe izateari dagokio; sorgintza, emagintza eta gainerako ofizioak, berriz, emakume horrek komunitatearen zerbitzuan betetzen zituen lanbideak dira.

Ondorioz, Nabarrako administrazio-sistema etxean hasten da. Etxea da auzoaren oinarria; auzoa da herriaren oinarria; herria da Erresumaren oinarria. Hortik jaiotzen da Nabarra, eta hortik ulertzen da nabar izatearen esanahi politiko eta juridikoa.

Izan nabar.


https://www.naiz.eus/es/iritzia/articulos/nabar-eskubidea-nabarrako-administrazio-sistema-eta-etxeko-andrearen-eginkizun-instituzionala


NABARRAKO ERESERKIA

Nabarra, reflexiones de un Patriota

Reflexiones de un Patriota by Iñigo Saldise Alda

ASKATASUNA = Baskoinak x Nafar Paradigma

"PRO LIBERTATE PATRIA GENS LIBERA STATE"

"Aberri askearen alde jende librea jaiki"

"De pie la gente libre a favor de la libertad de la patria"

Navarre shall be the wonder of the world

by WILLIAM SHAKESPEARE

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

©NABARTZALE BILDUMA 2011

©NABARTZALE BILDUMA 2011