SOBERANÍA DE NAVARRA by Nabartzale bilduma. Este es el correo para escritos, artículos, comentarios y sugerencias. Los artículos, escritos y comentarios deben estar debidamente firmados por su autor o autora en formato Word. Solo se publicaran aquellos escritos que estén realizados desde la independencia y soberanía de su autor o autora siguiendo los criterios editoriales de los miembros de NABARRAKO BURUJABETASUN-SOBERANÍA DE NAVARRA. nabartzale@gmail.com

2012/10/30

Sorginez omen

Sorginez omen
Ana Telletxea
http://hitzakmin.blogspot.com.es/2012/10/sorginez-omen.html
Berriki ikasi dugu Alex de la Iglesia zinema zuzendari famatua sorginen gaineko pelikula filmatzekotan dela, non eta, Zugarramurdiko leizeetan. Prentsan aditzera eman duenez, "emakumeei buruzko neurrigabeko eta dementziazko komedia tragikoa izanen da, izan ere, sorginek gizonezkoak deabruaren menetara bidaliko baitituzte bortizki".
 
Balitz emakumearenganako zor historikoa kitatzearren! Baina ez dirudi, a priori, filma zor sozial hori aitortzeko asmotan datorrenik, are gehiago, erratz gaineko ustezko emazteki ilun eta zatar hauek eredu klasiko eta kristau batez aurkeztuko zaizkigula iruditzen zait.
 
Sorgin izena izan bati lotu zaio aspaldi, eta irudi jakin bat orokortu da harekiko. Uste dut justizia ttikia egiten zaiola berezko izaerari. Egia da ahozko tradizioak ere prototipo batzuk bildu dituela nagusiki, baina sakoneko beste zantzu batzuez ailegatu zaizkigu testigantza horiek. Emaginaren pareko ez ote den izan aipatu da luzaz (etimologiaren eztabaidetan nahasi gabe, ahozkotasunaren emariari so egitea baino ez dugu), eta aski gauza politak jaso dira hainbat bazterretan, gordetzea merezi dutenak; adibidez, sorgin-afaria Baztanen, arratseko hamabietatik goizalderako afariak omen ziren, baratxuri zopa plater nagusi zelarik.
 
Ezin ahaztu dugu, gainera, beste datu bat (eta bihoa, bidenabar, aurtengo oroitzapen urtemugari keinu xumea); emakume hauen gaineko jazarpenaren historian une esanguratsua izan zen 1512ko gertaeren ondorengo uholdea (gurean). Eta bortizkeria eta sarraski haien leku usuenak begiratzen baditugu, argigarriak dira, biziki, gure herrira garamatzaten ehuneko handiak. Nahikoa lotura zuzena du, nire idurikoz, gerra luze eta zail baten presentziak, garbiketa asmo edo ehiza zentzugabe harekin, zehazki gainera, emakumeak berezko tokia eta eskumena izan duen gizatalde batean.
 
Nolanahi den, eta historiarekin gertatu den gisara, beste behin kanpotik etorriko dira gureak kontatzeko. Eta esan dezadan, sentsazio honek baduela arrazoirik. Zugarramurdiko emakume edo sorginak Madrilgo gaztelera estandarrean? Ez dut "Baga, biga, higa" erdal ezpainetan imajinatzen. Edo ez nuke nahi. Ez dut atsegin irrintziari grito vasco dei diezaioten, orro basaren kategoria emanez. Ez dugu behar erabat desitxuratua eta soildua den sorginen gaineko irudiaren beste publizitate kanpaina arrotzik. Nondik Graxiana Barrenetxearen etxeari beldurraren palazio deitzea? Zer esan nahi du "akelarre serioak irudikatuko dira" adierazpenak?
 
Hauexek nire burutazioak, aizue. Damutuko ote naiz (hala bedi!) pelikula ikusi aitzin lerro hauek airatu izanaz? Batek daki... zuzendari honen azken pelikula gogoratuz, baliteke edo litekeena da (susmoa baino gehiago baitut), oraingoan ere bere lengoaia artistiko-metaforikoa ez ulertzea nik. Hala ere, filmaren gaiari paradoxiko eta patuzkoa zaio zuzendariaren abizena, erdal erranairu ezaguna gogoan. Hortxe utziko dugu.

NABARRAKO ERESERKIA

Nabarra, reflexiones de un Patriota

Reflexiones de un Patriota by Iñigo Saldise Alda

ASKATASUNA = Baskoinak x Nafar Paradigma

"PRO LIBERTATE PATRIA GENS LIBERA STATE"

"Aberri askearen alde jende librea jaiki"

"De pie la gente libre a favor de la libertad de la patria"

Navarre shall be the wonder of the world

by WILLIAM SHAKESPEARE

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

©NABARTZALE BILDUMA 2011

©NABARTZALE BILDUMA 2011