SOBERANÍA DE NAVARRA by Nabartzale bilduma. Este es el correo para escritos, artículos, comentarios y sugerencias. Los artículos, escritos y comentarios deben estar debidamente firmados por su autor o autora en formato Word. Solo se publicaran aquellos escritos que estén realizados desde la independencia y soberanía de su autor o autora siguiendo los criterios editoriales de los miembros de NABARRAKO BURUJABETASUN-SOBERANÍA DE NAVARRA. nabartzale@gmail.com

2011/04/12

Historialariek ezkutatu digutena: Donostiaren konkistaren dokumentua

Historialariek ezkutatu digutena: Donostiaren konkistaren dokumentua
Idoia Arrieta Elizalde, historian doktorea.
Nabarralde, S.L.

Mende luzez historialariak miatzen aritu diren agirietatik atera zitekeen informazioa ez dago agortuta, topatu berria dugun Donostiaren konkistari buruzko dokumentua adibide. Baina, non dago agiria? Zer ezkutatzen du? Zergatik ez da jatorrizko izenburuarekin argitaratu? Ondorengo lerrotan, agiria aurkeztu eta galdera horien atzean dagoen auzia argitzen saiatuko naiz.

XII. mendean Gipuzkoa lur eremu geografiko zabala eta zehaztasungabekoa zen, ez zen barruti politiko-administratiboa oraindik, eta Nafarroako erresuman integratuta zegoen. Hortaz, 1200. urtean, geroago probintzia izango zen Gipuzkoak ez zuen lurralde batasunik. Hiru tenentziatan banatuta zegoen Nafarroako erregearen ordezkarien gobernupean, alde batetik Ipuzkoa lurraldea baitzegoen (Urola eta Oria ibaien bitarteko lurraldea), eta bestetik ekialdeko zein mendebaldeko mugak. Agiriek behin eta berriro azpimarratzen dute Ipuzkoako eta Donostiako tenentzien bereizketa. Donostia, zalantzarik gabe, Oria eta Bidasoa ibaien artekoa zen. Errege gaztelarrak 1200. urtean lurralde horiek konkistatu ondoren agirietan azaltzen da ondoko esaldiekin: “regnante rege Aldefonso cum uxore sua domna Alienor regina, in tota Castella et in Alava et in Campezo et in Maranon et in Ypusqua et in Sancto Sebastiano”.

Gaztelako erasoak lurralde horietan interes handia sortu du historiografian helburu polemiko eta politiko batekin, Gipuzkoa konkistatua izan zenaren zantzu guztiak zeudenean (orain dokumentatuta), baina bidegabekeri batzuk izan direla medio, borondatezko paktoaren teoria indartu zen. Alabaina, XIII. mendeko kronikak ez dira azaltzen konkistaren alde ez borondatezko batzearen alde. XIV. eta XV. mendeko kronika nafarrak ere ez. XVI. mendearen bigarren erdialdeko historialariek (Juan Martinez Zaldibiakoa, Esteban Garibai) ordea, Gaztelarekin borondatez batzearen teoria defendatu zuten, eta gerora joera interesatu hori nagusitu zen, ildo propio sortuz eta arrakasta lortuz. Geroztik polemika etengabea izan da, eta gaur egun arte itunaren teoria ia aurkakorik gabe mantendu da.

Horren harira, interesatzen zaigun gaiarentzat hurbilketa on bat izan da Colección de Documentos Medievales de las villas Guipuzkoanas bilduma, Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutakoa. Bitxia bada ere, 1332. urtean datatuta dagoen eta Traslado del fuero de San Sebastián sacado a petición del concejo de la villa de Guetaria izenburu duen dokumentuak horrela dio: “(...) Don Alfonso de Castiella, que Dios perdone, que la dicha villa conquisó (...)”

Hurrengo pausoa jakina, traskribatutako dokumentua Madrilgo Errege Akademian jasota dagoen agiriarekin konparatzea izan da. Azken honen izenburua bestelako hau da: 1202-1332 Guetaria SS. Parte del Fuero de S.S. Y en el preambulo se dá por sentada la conquista de S. S. eta dokumentuaren ezkerreko aldean ohar bat: “ojo conquista de S.S.” Sinestezina dirudi.

Hemendik ondorioztatzen dugu, gertakarien hurbilenetik hasita eta gerora Aro Modernoan eta Garaikidean eginiko interpretazioak interesatuak izan direla. Aipatutako konkistaren dokumentua 1805. urterarte Getariako artxiboan zegoen (Donostiako artxiboan ere luzez egongo zen), Jose Vargas Ponce armadako tenienteak Errege Akademiarako Gipuzkoako artxiboak miatzen aritu baitzen eta Getarian aurkitutakoa deskribatzen baitu. XVI eta XVII. mende bitartean, Austriatarren politikarekin bat eginez erasoaren lehen urratsa gauzatu zen. Ondoren Borboien asmo bateratzaileak izan ziren ofentsiba horren oinarrian. Une hartan historiografiaren bidezko eraso ideologiko garrantzitsu bat burutu zen Historiako Errege Akademiaren ardurapean. Foruak (orokorrak) dohain modura emandako pribilejioak zirela, paktatuak beraz, eta baliogabe zitezkeenak, argudiatzen ahalegindu ziren. Aurreko tesia defendatzeko, Vargas Poncek Gipuzkoako agiritegietako dokumentuak transkribatu eta behar bezala aukeratutako agiri historikoak erabiliz bere lana aurkeztu zuen. Bilduma horretan dago Donostiaren konkista aipatzen duen dokumentua, Vargas Poncek egindako ohar eta guzti. Denboran honago etorrita, historialari batzuk haien lanaren benetako asmoa zein den agerian utzi dute, 1991. urtean Erdi Aroko Gipuzkoaren hiribilduen dokumentuen bilduma (1200-1369) transkribitzerakoan data bat isilean gorde eta esanguratsua den izenburua aldatu dutenean.

Honekin guztiarekin, mendeetan zehar, Donostiaren eranzketa Gaztelako erresumara armen bidezkoa izan zela ezkutatu nahi izan da. Era berean, Gipuzkoaren konkistaren argibide bihurtu da. Baina Idatzi horren esanahi zehatzatik haratago beste gogoeta bat ahalbideratu beharko genuke

NABARRAKO ERESERKIA

Nabarra, reflexiones de un Patriota

Reflexiones de un Patriota by Iñigo Saldise Alda

ASKATASUNA = Baskoinak x Nafar Paradigma

"PRO LIBERTATE PATRIA GENS LIBERA STATE"

"Aberri askearen alde jende librea jaiki"

"De pie la gente libre a favor de la libertad de la patria"

Navarre shall be the wonder of the world

by WILLIAM SHAKESPEARE

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

©NABARTZALE BILDUMA 2011

©NABARTZALE BILDUMA 2011