SOBERANÍA DE NAVARRA by Nabartzale bilduma. Este es el correo para escritos, artículos, comentarios y sugerencias. Los artículos, escritos y comentarios deben estar debidamente firmados por su autor o autora en formato Word. Solo se publicaran aquellos escritos que estén realizados desde la independencia y soberanía de su autor o autora siguiendo los criterios editoriales de los miembros de NABARRAKO BURUJABETASUN-SOBERANÍA DE NAVARRA. nabartzale@gmail.com

2026/08/10

Nabar eskubidea: etxeko andrea, etxeko burua eta etxeko jabetza

Nabar eskubidea: etxeko andrea, etxeko burua eta etxeko jabetza

Néstor Lertxundi Beñaran

Nabarrako zuzenbidean, auzo bakoitzak bere etxea zuen: dorretxea, jauregia, armarria zuen oinetxea, gaztelua edo gotorlekua. Regea zegoen herrian, eraikin eta herri horren jabe instituzionala Auzoa (komunitatea) zen, Regeak gobernatzen zuen herria, ez herriaren jabe bezela baizik estatuko buruzagi gixa. Auzo horien buru ziren Etxeko Andreak «auzoa» izenarekin ere ezagunak, Senarra, aldiz, Nabarrako gudarosteko kidea zen: infantzoia, aberats-gizona (ricohombre), tenentea, kondea edo antzeko karguduna. Horrek erakusten du etxearen eta armadaren eginkizunak ez zeudela pertsona beraren esku, baizik eta gizarte-antolaketa jakin baten barruan banatzen zirela. 

Foruen agerpenak ahozko zuzenbidea idatziz jaso zuen. Foruak ezinbesteko dokumentuak dira Nabarrako antolakuntza juridikoa ezagutzeko, eta, aldi berean, aurreko ahozko zuzenbidearen berri ere ematen dute. Horregatik, idatzizko testuak, hizkuntza eta erakunde tradizionalak batera aztertzea beharrezkoa da antzinako Nabarrako zuzenbidea ulertzeko. 

Ikuspegi horretatik, etxeko andrea ez zen errentak jasotzen zituen pertsona hutsa. Etxeko burua, etxeko jabea eta ugazaba bera zen. Bere esku zegoen etxearen eta ondarearen administrazioa, lanen antolaketa, ereiteko eta uzta biltzeko garaien antolaketa, uztaren kontrola eta abereen hazkuntzaren jarraipena. Etxea erakunde juridiko eta ekonomiko bat zen, eta erakunde horren gidaritza etxeko andreari zegokion. 

Eginkizun horiez gain, etxeko jabetzak berekin zekarren funtzio espirituala ere. Etxeko buruak komunitateko erritu eta ospakizun erlijiosoak gidatzen zituen. Apaiz-eginkizuna ez zetorren lanbide jakin batetik; etxeko jabetzari eta etxeko buru izateari lotutako eginkizuna zen. Horregatik, etxeko jabetzak aginte juridikoa, ekonomikoa eta espirituala biltzen zituen. 

Horrenbestez, sorgina (emagina) edo atsoa (matrona) ez dira apaizgoaren sinonimoak. Horiek etxeko andreen lanbideak dira. Sorgintza bizitzaren zaintzari lotzen zaio, bizitza sortzeari, sendaketari eta erri (lurraren) jakintzari; atsoa, berriz, esperientziari eta jakinduriari. Lanbide oriek guztiak etxeko andreek bete zitzaketen, eta ez dute jatorria apaiz-eginkizunean, baizik eta haren jarduera sozialean. 

Hizkuntzak berak ere antolaketa horren aztarnak gordetzen ditu. Buru, (bru), Ugazaba, Iabe, xabe, jabe ta bertze aldaer batzu, etxearen jabetzaren inguruko antzinako forma linguistikoak erakusten dituzte. Era berean, bruia, bruxa eta bruja formen hedadurak ere azterketa filologiko sakona eskatzen du. Hizkuntza ez da komunikazio-tresna hutsa; antzinako erakundeen memoria ere bada. 

Ekialdeko eta mendebaldeko leku-izenek, hizkuntza-formek eta dokumentazio historikoak batera aztertuta, antzinako Nabarrako gizartearen egitura berreraiki daiteke. Ahozko tradizioak, idatzizko zuzenbideak eta hizkuntzak elkar osatzen dute. 

Ondorioz, Nabarrako etxea ez zen azkazin unitate hutsa. Erakunde juridiko, ekonomiko eta espiritual osoa zen. Erakunde horren ardatza etxeko andrea zen: etxeko burua, etxeko jabea, ugazaba eta komunitatearen gidari espirituala. Aldi berean, emakume berak sorgin (emagin), atso, irule, abelgin, belagin eta abar lanaren lanbideak ere bete zitzakeen. Kargu instituzionala eta lanbidea bereizteak aukera ematen du Nabarrako zuzenbidearen benetako egitura ulertzeko. 

Artikulu honek, beraz, Nabarrako etxeen inguruko ikuspegi berri bat proposatzen du. Etxea ez zen ondasun pribatu huts bat; erakunde publikoa zen. Etxeko andrea ez zen administratzaile soil bat; erakundearen burua zen. Haren esku biltzen ziren jabetza, agintea, ekonomiaren antolaketa, komunitatearen gidaritza espirituala eta, bere lanbideen bidez, bizitzaren zaintza eta herri-jakintzaren transmisioa. 

https://www.naiz.eus/es/iritzia/articulos/nabar-eskubidea-etxeko-andrea-etxeko-burua-eta-etxeko-jabetza




NABARRAKO ERESERKIA

Nabarra, reflexiones de un Patriota

Reflexiones de un Patriota by Iñigo Saldise Alda

ASKATASUNA = Baskoinak x Nafar Paradigma

"PRO LIBERTATE PATRIA GENS LIBERA STATE"

"Aberri askearen alde jende librea jaiki"

"De pie la gente libre a favor de la libertad de la patria"

Navarre shall be the wonder of the world

by WILLIAM SHAKESPEARE

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

©NABARTZALE BILDUMA 2011

©NABARTZALE BILDUMA 2011