INDEPENDENTZIAREN EGUNA - ABUZTUAK 15
Nafarroaren edota Euskalherriaren
independentziak, bere historia osoan zehar, badauka giltzarri-egun bat, eta
berau da, dudarik gabe, 778. urteko abuztuaren 15a.
Egun horretan, nafarrek edota euskaldunek
konkistatzaile frankoengandik askatzea lortu zuten –frankoek beraiek aitortzen
dute–, bere errege Karlomagnoren gidaritzapean, nazioaren ama eta hiriburu den
Iruña-Pamplona suntsitu zutenak. Euskaldunon garaipen honek ahalbideratu
zuen independentzia zortzi mendetan baino gehiagotan, 1620. urtera arte hain
zuzen ere.
Data hartan gertatutakoari esker, nafar Estatu
independentearen existentzia gotorki sendotu zen, europar nazioen kontzertuan.
Guzti hartan garrantzitsuena gizarte desberdindu, plural eta kultura anitzeko
baten organizazio egituratzailea izan zen, bere sistema juridikoaren jabe,
zeinen ordenamendu arautzaile eta hizkuntzazkoa garatu baitzen berezko Estatu
eta hizkuntza antolatuz eta batuz, Nafarroa eta Euskara (nafarrera).
Independentzia 1200., 1453., 1512., 1620.,…
urteetatik aurrera lapurtu digute, amaitzen ez den etengabeko konkista
iraunkorraren bitartez, menderakuntza, zatiketa, ukazio eta dominazioa jasanez.
Horregatik gogoratu behar dugu abuztuaren 15a dela, beste egun guztien
gainetik, independentziaren, askatasunaren, aberriaren eta nazioaren eguna.
Orreagatik independentziarat