Egun gutxi barru
abiatuko da 2014ko hitzaldi zikloa. Orotara, sei hitzordu finkatu ditugu atzoko
baskoien lurretan: Aezkoan, Auritzen, Erroibarren eta Orreagan. 778ko gatazka
ardatz hartuta, eskaintza anitza izanen da, hala nola egitasmoen aurkezpena,
bisita gidatuak edota liburuen aurkezpena.
Aurtengo edizioa
martxan jartzeaz arduratuko da “Enneco: haritzaren memoria”. Nafarroa BizirikFundazioko
lagunak Euskal Herriko bihotzean (Etxarri-Arantz) auzolanean eraikitzen ari
diren interpretazio guneaz mintzatuko dira. Hitzordua Aurizko Kultur
Etxean izanen da, hilaren 18an, arratsaldeko 20:00etan.
Historia eta Pirinioak
lantzen ditugunean, ezin dugu alde batean utzi Aurizberriko semeJuan Mari
Martinez Txoperena. Egun erromatarrek utzi dizkiguten aztarnak aztertzen
dabil, eta gure iraganari buruz suerta dakiguken edozein zalantza argitzeko
prest dugu beti. Historia afizio, Orreagako gatazkak zonaldean izan zuen
eraginaz hitz eginen du bi egunetan: uztailaren 26an, arratsaldeko
19:00etan, Aurizberrineta abuztuaren 2an, arratsaldeko 19:30ean, Erroko
elkartean.
Zonaldean historia gaiak
lantzen jardun den laguna dugu Eneko Del Castillo. Ikasturte honetan, hamabostean behin
egin ditu bere kolaborazioak Irati Irratian, eta, hori dela eta, 2014ko
hitzaldi ziklora gonbidatu nahi izan dugu. Iraganeko gertakariak ditu
zaletasun, eta oso lan interesgarriak egiten ditu nor garen, zer garen eta nora
goazen galderei erantzun ahal izateko. Horiek horrela, gure historia mapa
bidez kontatuko digu. Hitzordua:uztailaren 31ean, arratsaldeko 19:30ean, Aezkoako
Etxean (Ariben).
Literatura eta
baskoien historia uztartuz, Patxi Zabaleta dugu idazlerik ezagunenetako bat.
Bere bibliografi oparoan Eneko Aritzaren hilobia eta Errolanen
harria eleberriak azpimarra daitezke. Hala, bi liburuez mintzatuko da,
baita baskoien herrian eta Nafarroako erresumaren lehen hastapenez ere. Modu
honetan, tribu izatetik Europako estatu independente izatera eman genituen
pausuak gertutik ezagutuko ditugu. Hitzordua abuztuaren 9an izanen
da, arratsaldeko 20:00etan, Etxabarrengoan(Garralda), eta ondoren
afaria izanen dugu.
Azkenik, eta hitzaldi
zikloan landutako borobiltzeko, Orreagako gertakarieneszenatokia gertutik
ezagutzeko aukera izanen dugu, Iparraldetik haize freskoa ekarri digun
lagunaren eskutik: Basile Ibañez. Hitzordua abuztuaren 14an izanen da, goizeko
10:00etan, Orreagan.