SOBERANÍA DE NAVARRA by Nabartzale bilduma. Este es el correo para escritos, artículos, comentarios y sugerencias. Los artículos, escritos y comentarios deben estar debidamente firmados por su autor o autora en formato Word. Solo se publicaran aquellos escritos que estén realizados desde la independencia y soberanía de su autor o autora siguiendo los criterios editoriales de los miembros de NABARRAKO BURUJABETASUN-SOBERANÍA DE NAVARRA. nabartzale@gmail.com

2012/04/13

Nafarroaren konkista ardatz Baigorriko kulturaldian

Nafarroaren konkista ardatz Baigorriko kulturaldian
Iduzki Soubelet Fagoaga

Asteburu honetan hasi eta Nafarroaren Egunarekin bukatuko da kulturaldia, hilaren 29an

Baigorriko Basaizea elkarteak (Nafarroa Beherea), urtero legez, hilabete kulturala antolatu du apirilerako. Asteburu honetan hasi eta apirilaren 29ra arte iraungo du, hain juxtu egun horretan hilabete kulturalaren ardatza den Nafarroaren Eguna ospatuko dute. Ohi bezala, musika, bazkaria eta dantzak izanen dira egun horretan.

Egitarau oparoa prestatu dute hilabete guzirako, eta aurtengoan Nafarroaren konkistaren 500. urteurrena dela eta, leku berezia eskainiko diote gaiari. «Nafarroaren konkista ez da lurralde konkista bat baizik izan, izpirituak, pentsamoldeak eta izateak eraldatzeko prozesu bat martxan jarri du, euskal izatea ezabatu nahian. Gaur egungo gizartean euskal kulturak oraindik leku murritza du. Horregatik entseatzen gara gure maneran euskal kultura biziarazten», adierazi du Basaizea elkarteko kide Maialen Gallerasek. Nafarroako konkistaren gaiari loturik, apirilaren 15an, 1512, izanak dirau Alurr dantza taldearen emanaldia ikusgai izanen da Baigorriko plazan.

Mugak hautsi nahian

Kulturaldian, nahiz Nafarroako konkista jorratu, beste helburu batek ere gidatuko du hilabeteko egitaraua. «Kulturaldiak ikusgarri berriak proposatu nahi ditu hemengo jendeari, baina, bestaldetik, zubi zaharrak azkartu eta berriak eraiki nahi ditu euskaldun guzien artean, mugetatik harat joanez», aditzera eman du Gallerasek.

Nafarren artean zubiak egiteko asmoz, Nafarroako ikastola eta elkarte ugariren laguntzaren bidez, apirilaren 21 eta 22an Etxarri Aranatzen (Nafarroa) iraganen da jaialdia. Luzerako harremanak sortzeko helburuarekin antolatu asteburua da. Herri kirolak, bazkariak, kantaldiak, haurrentzako animazioak eta beste egongo dira.

Apirilaren 28an, ildo beretik jarraikiz, Lekeitiotik Baigorrirat musikaldia izanen da Baigorriko elizan, Lekeitioko banda eta Baigorriko gaiteroek eskainirik.

Basaizeak antolatu hilabete kulturalean, mota guzietako ekitaldietan parte hartu ahal izango da. Ostiralean bertan, Herrira mugimendu berriaren kari, Presoen Gaualdia antolatuko da Baigorrin. Xutik eta Itziarren Semeak taldearen kontzertua izanen da.

http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-04-12/036/002/nafarroaren_konkista_ardatz_baigorriko_kulturaldian.htm

NABARRAKO ERESERKIA

Nabarra, reflexiones de un Patriota

Reflexiones de un Patriota by Iñigo Saldise Alda

ASKATASUNA = Baskoinak x Nafar Paradigma

"PRO LIBERTATE PATRIA GENS LIBERA STATE"

"Aberri askearen alde jende librea jaiki"

"De pie la gente libre a favor de la libertad de la patria"

Navarre shall be the wonder of the world

by WILLIAM SHAKESPEARE

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

©NABARTZALE BILDUMA 2011

©NABARTZALE BILDUMA 2011