SOBERANÍA DE NAVARRA by Nabartzale bilduma. Este es el correo para escritos, artículos, comentarios y sugerencias. Los artículos, escritos y comentarios deben estar debidamente firmados por su autor o autora en formato Word. Solo se publicaran aquellos escritos que estén realizados desde la independencia y soberanía de su autor o autora siguiendo los criterios editoriales de los miembros de NABARRAKO BURUJABETASUN-SOBERANÍA DE NAVARRA. nabartzale@gmail.com

2014/08/18

KOMUNIKATUA

KOMUNIKATUA
Orreaga Iritzi Taldea
Askatasunaren Eguna Pasai Donibane 2014-8-15
http://osoa.net/iritzi_artikuluak/komunikatua_2014_8_15.pdf

Askatasuna berezko egoera da, egoera naturala. Herri bati bere independentzia, bere burujabetza eragozten zaionean, berezko egoera natural horri erasotzen zaio, eta menderatzaile-menderatu harreman bat sortzen da, naturaren kontrakotzat jo genezakeen harreman mota, erabat antidemokratikoa. Menderakuntza-harreman hori inposizioz soilik lor daiteke; inork ez du bere borondatez menderakuntzarik onartzen.

Okupazioaren ezaugarri horiexek pairatzen ditu, bada, gure herriak, eta baldintza horietan eusten dio bizirik.

Hala, egoera horri buelta ematea eta hasierako egoera natural horretara itzultzea bilakatzen da helburu nagusia. Hori konstante bat da, beti eta edonon gertatu den zerbait. Batzuetan, azpiratutako herriak arrakasta izaten du helburu horren bilaketan, eta bestetan ez. Gurean, oraingoz garaipenak baino porrot gehiago izan ditugu, batez ere azken bost mendeetan. Politikaren esparruan estrategiarik gabe jardunez gero, porrota segurua da, estrategia propiorik ez denean ezinbestean etsaiaren estrategiari jarraitzen baitzaio. Baina, porrotera kondenatzen gaituen estrategia falta hori izateaz gain, helburua bera —independentzia— zalantzan jartzen duten ahotsak entzuten hasiak gara.

Herri bat independentzia berreskuratzeko borrokan denean, herri horren berezko eskubide naturala den autodeterminazio-eskubideari eraso dion beste botere bat dagoelako da. Kasu horietan, ezinezkoa da demokraziaz hitz egitea. Inperialismoa eta demokrazia guztiz bateraezinak dira. Demokraziarik badago inon, arazo nazionalik ez dagoen tokietan egongo da. Eta, alderantziz, arazo nazional bat dagoen tokietan, ez dago demokraziarik. Beti betetzen den ekuazioa da hori. Baina gurean bada ebidentzia logiko horren aurka errebelatzen denik: demokratikoak deituriko bideetatik konponduko omen da herri honen menderakuntza, Espainiak edo Frantziak ezarritako kontrol ideologiko eta estrategikoaren pean betiere. Gizarteari galdetzea (herri hitza euren hiztegitik kentzen aspaldi hasi ziren, gizarte-ren mesedetan) eta haren erabakia errespetatzea omen da gakoa. Aukeraketa-kontua.

HORI EZ DA HORRELA, ORDEA. Zapalkuntza ez da aukera demokratiko bat, eta independentzia ez da aukera bat beste batzuen artean. Independentzia herri baten aukera BAKARRA eta ezinbestekoa da. Beste aukera guztiak ez dira aukera; aukeraz mozorroturiko inposizioak dira; hitz batean, sasi-estrategia. Erabakitzeko eskubidea izateko, aske izan beharra dago aurrez, aske izan gabe nekez erabaki baikenezake ezer.

ASKATASUNA EZ DA BOZKATZEN! Askatasuna EZ DA ESKATZEN, inork ez baitezake eman; askatasuna irabazi egin behar da. Herri bat, herri den heinean, borrokan ari da etengabe askatasuna mantentzeko edo, indarrez kendu diotenean, berreskuratzeko. Beti obeditzen duen herriak uko egin dio herria izateari.

Errespetua ere ez, errespetua eta errekonozimendua ere ez dira eskatzen. Gaur egun munduan errespetatua izateko era bakarra estatu bat izatea da. Estaturik gabeko herriak inork ez ditu aintzat hartzen. Estatu-egitura ez duten erakundeak ere ez. Goitik behera antolaturiko Autonomia Erkidego bat, Foru Diputazio bat edo horietan ahalik eta ogipapur gehien eskuratzea xede duten alderdi politikoak ez ditu inork errespetatzen munduan. Gure kalterako baino ez digute balio, gure benetako helburutik aldentzeko eta zapalkuntza legitimatzeko. Gure erakundeak behar ditugu, erakunde propioak, etsaien kontrolpetik kanpo egongo direnak, eta, erakundeak sortzen hasita, errekonozimendu gorena duena gorpuzten joan behar dugu gaurtik: estatu bat, Nafarroako estatu historikoa, botere politikoa instituzionalizatzeko gure prozesuan gailurra izandakoa; euskaldunok izan dugun, oraindik dugun eta onartzen dugun bakarra.

Estatu baten osagaiak lurralde bat, herri bat eta gobernu bat dira.

Gure lurraldea oso-osorik dute okupatua. Ez da salbuespenik. Iparraldea eta Hegoaldea, %100a dute kontrolpean.

Herriari dagokionez, beste horrenbeste. Ez da herritar askerik nazio okupatuan.

Egoera latz honetan, estatu baten hirugarren osagaia —gobernu bat— inoiz baino beharrezkoagoa da.

Gobernu bat da herri honek gaur eta hemen behar duena, lidergo nazional bat, independentzia berreskuratzera eramango gaituen estrategia elikatuko duen lidergoa.

Lurraldetasunaren eta naziotasunaren inguruan dauden eztabaida guztiak argituko lituzke gobernu nazional batek. Herriaren gobernu horrek lurraldearen benetako kontrola duela ikusten denean etorriko dira kanpo-errekonozimenduak, eta ez alderantziz. Izan ere, errekonozimendu eratzailea zentzugabekeria hutsa da. Ordena logikoak dio lehendabizi boterea egituratu behar dela eta orduan soilik etor litezkeela kanpo-errekonozimenduak. Ez inoiz ahaztu botere batek errespetatzen duen gauza bakarra beste botere bat dela.

Orreagak, aspaldi hartutako konpromisoari leial, independentziaren alde herri honek mendeetan zehar egindako indar guztia ordezkatu, elkartu eta estrategikoki bideratuko duen erakunde baten sorrera bultzatzeko duen prestasuna gogorarazi nahi luke, eta helburu hori gauzatzeko bat egiten duten guztien bidaide —maila bereko bidaide—izateko nahia agertu.

NABARRAKO ERESERKIA

Nabarra, reflexiones de un Patriota

Reflexiones de un Patriota by Iñigo Saldise Alda

ASKATASUNA = Baskoinak x Nafar Paradigma

"PRO LIBERTATE PATRIA GENS LIBERA STATE"

"Aberri askearen alde jende librea jaiki"

"De pie la gente libre a favor de la libertad de la patria"

Navarre shall be the wonder of the world

by WILLIAM SHAKESPEARE

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

©NABARTZALE BILDUMA 2011

©NABARTZALE BILDUMA 2011