SOBERANÍA DE NAVARRA by Nabartzale bilduma. Este es el correo para escritos, artículos, comentarios y sugerencias. Los artículos, escritos y comentarios deben estar debidamente firmados por su autor o autora en formato Word. Solo se publicaran aquellos escritos que estén realizados desde la independencia y soberanía de su autor o autora siguiendo los criterios editoriales de los miembros de NABARRAKO BURUJABETASUN-SOBERANÍA DE NAVARRA. nabartzale@gmail.com

2013/06/21

Independentzia gure kabuz pentsatu

Independentzia gure kabuz pentsatu 
Gexan Errotabehere Orreagako kidea - Iparraldeko Hitza

"Independentzia euskaldunen artean den nahia edo desira da, herri honen borondatea hain justu ere. Beraz, gogoeta sakona egin, ekarpenak mahaira ekarri eta euskaldun osotasun kontzientzia hedatu behar dugu" 

Usu elkartzen naiz ene adiskideekilan eta gauza anitzi buruz mintzo gara aldi bakoitz.

Noiztenka, nahiz eta ez iritzi bera ukan, ez da deus gertatzen. Baina... izugarri lerrakor, edo tamalez, elkar samurtzerat garamatzan gai minbera den irizpide hau aipatzean, frantsesez erraiten den bezala, «le sujet qui fache» delako honekin topatzen gara aldi bakoitz... zendako ote? Ez gara gai politikaz mintzatzeko? Zer dakigu politikaz? Edo nola mintzatu politikaz denak gaitzitu gabe? Iduri du gai honek euskaldunak oraino gehiago zatikatzeko (posible balitz...) tresna dela etsaiarendako, egiazki euskaldunen
arteko batasun izateko orde.

Gure haserrea da, politikan, huts egiterik handiena gure lur honetan. Gure arteko haserrea da etsaiaren garaipenik handiena. Gure elkar ez-ulertzea. Gure eztabaidarako ezintasuna etsaiaren estrategiaren zati garrantzitsua da.

Hasi behar gara, beraz, kritika eraikitzaileak egiten. Hori lehen ikasgaia dugula iruditzen zait, behingoz, ezintasun politikoari aurre egiteko. Euskaldunak, gure artean haserretzen garelarik, etsaiaren indarrak metatzen ari gara gure kalterako eta etsaiaren probetxuko.

Independentzia euskaldunen artean den nahia edo desira da, herri honen borondatea hain justu ere. Beraz, gogoeta sakona egin, ekarpenak mahaira ekarri eta euskaldun osotasun kontzientzia hedatu behar dugu. Independentziarako gogoeta sakona egin behar dugu beraz...

Bestalde, ezin baztertuzko galdera bat heldu zait gogora: zer da politika? Lehenik, etsaiari zure nahia edo interesa eginaraztea, behartzea.

Bistan dena, etsaia ongi identifikatu, zehaztu, detektatu eta ezagutu behar da, eta hor botereaz ari gara. Nork du boterea? Zer da boterea?

Gure kabuz pentsatzen ikasi behar dugu. Sobera bonbardaturik gara etsaiaren mezuarengandik eta, usuegi, ez dugu gauzen kolokan ezartzeko edo kuestionatzeko usaia zipitzik ere. «Erran dute...» eta horra? Ez gara haratago joaten... Gure pentsamoldea kolonizatu digute mezu faltsuak erabiliz, guk berak etsaiak egin nahi duena egin dezagun.

Beraz, erna gaiten! Herri honek badu bere nortasuna, bere sena ere. Baina politika mailan heldutasuna eskuratu behar dugu. Etsaia gure parean ez baita ez lo, ez besoak gurutzaturik egoten... Denborak bere lana egiten du... tik-tak-tik-tak-tik-tak... beraz, atzar gaitezen!

Edozein herriren demokraziaren abiapuntua independentzia denez, euskaldunak ere ez gara beste planeta batekoak; beraz, bururatzeko, galdera bat pausatu nahi nieke euskaldun oroer: zein nazio independente ezagutzen da bere estatu propiorik ez duenik? Ba ote da? A, bon! Eta zein da euskaldunon egoera beraz...?

NABARRAKO ERESERKIA

Nabarra, reflexiones de un Patriota

Reflexiones de un Patriota by Iñigo Saldise Alda

ASKATASUNA = Baskoinak x Nafar Paradigma

"PRO LIBERTATE PATRIA GENS LIBERA STATE"

"Aberri askearen alde jende librea jaiki"

"De pie la gente libre a favor de la libertad de la patria"

Navarre shall be the wonder of the world

by WILLIAM SHAKESPEARE

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

©NABARTZALE BILDUMA 2011

©NABARTZALE BILDUMA 2011