SOBERANÍA DE NAVARRA by Nabartzale bilduma. Este es el correo para escritos, artículos, comentarios y sugerencias. Los artículos, escritos y comentarios deben estar debidamente firmados por su autor o autora en formato Word. Solo se publicaran aquellos escritos que estén realizados desde la independencia y soberanía de su autor o autora siguiendo los criterios editoriales de los miembros de NABARRAKO BURUJABETASUN-SOBERANÍA DE NAVARRA. nabartzale@gmail.com

2011/01/14

Zero erreferentzia

Zero erreferentzia
Ziortza Mina. Akize, Nabarra, Le Républicain de Vasconie

“Genozida eta kolonialistekin oheratzen dena, genozida eta kolonialista bihurtuta altxatzen da” Nabar estatalistak

“Ez nau kezkatzen bortitzen, ustelen, lizuntzaileen edo inungo etikarik ez dutenen garraxiak... Benetan kezkatzen nauena da, onaren ixiltasuna” Martin Luther King

Zero erreferentzia: Hor dago gakoa, gaurkoz gure herriaren askatzailetzat edo askatasunaren alde borrokan dihardutenek hemen dute benetako errua, erreferentzirik eza edo faltsua, gure arazo guztien jatorria horretan datza.

Zeroa da Iruñea eta gaurko Nabarrako lurralde murritzaren erreferentea, hau da oinarria eta zero erreferentzia, berkonkista horretan Nabarra osoko lurraldetasuna berreskuratu behar dugu, hau da, Atapuerkatik hasi eta Foix (Andorraraino) eta beste aldetik Bordeletik hasi eta Monkaioraino, honekin batera Nabarrako bandera, benetako sinboloa, mila urtekoa, eta ez ikurriña, ehun urte besterik ez duen ikur bat.

Gaurko abertzaletasunak eskeintzen dizkigun beste erreferente guztiak ez dute ezertarako baliorik, zeren mitoan eta dogmatismo hutsean oinharritutako erreferenteak baitira. Ez da munduan askatasuna lortu duen herririk, erreferente sendo baten oinarrian finkatu ez duenik bere etorkizuna, eta ez badute izan, sortu egin dute. Gure herria hain aberatsa izanik ez dugu jakin gureak direnak erabiltzen, baizik beti asmakizun antzuetara jo dugu, gure historiaren berri jakin ez dugulako, eta okerrena kanpoko sasi ideologiez beteriko mezuak zabaltzen oso trebea izan diren inperialismoen jarrerak hartuz denbora ugari galdu dugula.

Gezurra dirudi abertzaletasunak ez duela asumitzen XXI garren mendean NABARRA gure Nazioa, Espainia eta Frantziaren kolonia bat besterik ez dela. Hau bakarrik ulertzen da kontzientziarik ez dagoenean gure herria genozidioki konkistatua eta kolonizatua, franko-espaniar eta vatikano inperialisten erruz, izan dela. Gaur ez bakarrik gehiengo herri soila, baizik askoz ere kezkagarriago, lidergo abertzaleak deiturikoak ez dute hau kontuan, eta okerragoa, beraien harremanetan herri hau normaltzat balego bezala jarduten dira, beraien arazo bakarra berak deitzen dioten terrorismoa dela medio, kontuan hartu gabe hemen benetako terrorismoa Estatu inperialistak direla, hau da, Espainia, Frantzia eta Vatikanoa soilik.

Erru mingarri honetan abertzaletasun osoa dago pozoinduta, ikusi besterik ez dago. Ezkerra deituriko abertzaletasunak “LEGALIZAZIOAREN” eskaera egiten dihardu, kontuan hartu gabe eskaera hori inperialismoa suntsitzaileari egiten ari zaiola, era bat ilegitimoa dena gure herrian. Oso bide motzeko jarduera da hau, azkenean ikusten dena zera da, sasi erakundeetan sartu, zertarako! “Diruagatik”, funtsean beste guztiak bezala “MERTZENARIOAK” bihurtuak eta kitto.

Honela ulertzenda Hagako gorte internazionalak 2010 eko uztailaren 22 an egindako deklarapenari abertzaleak deitzen diren hoiek, muzin egitea inperialismoaren ordezkariekin batera. Agerpenak hala dio: ESKUBIDE INTERNAZIONALEAN EZ DAGO INUNGO ARAUDIRIK ALDEBATEKO ADIERAZPENIK DEBEKATZENDUEN LEGERIK.

Noiz ausartuko ote dira inperialismoa pikutara bidaltzen eta behin behingoz “GIZA MUGIMENDU ERRALDOIA” antolatzen laguntzera eta honela fronte bat eginez, “SUBIRAUTZA” eta gure Estatuaren independentzia lortzeko.

NABARRAKO ERESERKIA

Nabarra, reflexiones de un Patriota

Reflexiones de un Patriota by Iñigo Saldise Alda

ASKATASUNA = Baskoinak x Nafar Paradigma

"PRO LIBERTATE PATRIA GENS LIBERA STATE"

"Aberri askearen alde jende librea jaiki"

"De pie la gente libre a favor de la libertad de la patria"

Navarre shall be the wonder of the world

by WILLIAM SHAKESPEARE

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

EUSKARA-LINGUA NAVARRORUM

©NABARTZALE BILDUMA 2011

©NABARTZALE BILDUMA 2011